Pietro Antonio Locatelli

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pietro Antonio Locatelli (Bergamo, 1695eko irailaren 3a - Amsterdam, 1764ko martxoaren 30a) italiar musikagile eta biolinista izan zen. Corelliren ikasle izan zen Erroman. 1729an, Amsterdamera joan zen, eta han eman zuen ia bizitza osoa. Biolinista bikaina izan zen, eta efektu eta teknika berriak asmatu zituen. Hamabi Concerti grossi (1721) idatzi zituen, L´arte del violino (hamabi kontzertu dituena), hogeita lau kapritxo harizko musika-tresnetarako, sei biolin-kontzertu, sei trio harizko musika-tresnetarako eta sonatak, besteak beste.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pietro Antonio Locatelli Aldatu lotura Wikidatan