Pietro Mascagni
Wikipedia(e)tik
Pietro Antonio Stefano Mascagni (Livorno, Toskana, Italia, 1863ko abenduaren 7a - Erroma, Italia, 1945eko abuztuaren 2a) italiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Ponchielliren ikasle izan zen Milango kontserbatorioan. Arrakasta handia izan zuen Cavalleria rusticana operarekin (1889). Le maschere (1901) operak ez zuen lehengoaren arrakasta izan, eta hurrengo lanak ez ziren kalitate handikoak izan.
Mascagniren beste opera batzuk hauek dira: L´amico Fritz (1891), Iris (1898) eta Nerone (1935). Verismoaren jarraitzaile nagusietako bat izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.