Pietro Metastasio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pietro Metastasio

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPietro Antonio Domenico Bonaventura Trapassi
JaiotzaErroma1698ko urtarrilaren 3a
HeriotzaViena1782ko apirilaren 12a (84 urte)
Hobiratze lekuaSt. Michael's Church (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, libretista, antzerkigilea, apaiz katolikoa, idazlea, kantugilea eta presbiteroa
KidetzaAccademia della Crusca
Arcadiako Akademia
Izengoitia(k)Artino Corasio
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0582382 Spotify: 0fwK8TOroB0mb8qz61AY8N Musicbrainz: 39d7ae56-6b3e-46ea-8179-e32a3abb2420 Discogs: 861790 IMSLP: Category:Metastasio,_Pietro Allmusic: mn0002200375 Find a Grave: 6825792 Edit the value on Wikidata

Metastasio (Erroma, 1698ko urtarrilaren 3a - Viena, 1782ko apirilaren 12a) italiar libreto egilea eta olerkaria izan zen. Jatorrizko izena Pietro Armando Dominico Trapassi zuen. Opera serioaren libretogilerik famatuena izan zen Europan XVIII. mendean. Hamalau urte zituela Giustino tragedia idatzi zuen Senekaren erara eta 1717rako bertso liburu bat argitaratu zuen. 1718. urtean Accademia degli Arcadi izenekoan sartu zen eta 1719. urtean Napolira joan zen eta ezaguna egin zen aristokrazian ezkontzetarako idatzi zituen olerkiei esker. Vienako gorteak 1730ean bertako olerkari ofizial izendatu zuen, eta han gelditu zen hil arte. Idatzi zituen lanen artean aipagarri dira melodrama eta libreto asko La clemenza di Tito (1734,Titoren bihozberatasuna) horien artean, Mozarten musika duena eta Attilio Regolo (1740) besteak beste. Oratorioen artean aipagarria da Jesu Kristoren Pasioa (1730). Musikagile askok erabili zituzten Metastasioren testuak, Galuppi, Gluck, Haendel, Hasse (libreto guztiak), Jommelli, Kozeluh, Mercadante, Meyerbeer, Mozart, Paisiello, Piccini eta Spontinik, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]