Pig Latin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pig Latina, gehienbat, ingeles-hiztunek erabiltzen duten hizkuntza-jokoa da. Batzuetan izkutuan hitz egiteko erabiltzen dute, bestetan aldiz denbora-pasa gisa.

Orokorrean ondorengo bi erregela hauek jarraitzen dituzte:

  1. Kontsonantez hasten diren hitzetan aurreneko kontsonanteak hartu behar dira eta hitzaren amaierara eraman behar dira, hitz berria bokalez has dadin. Ondoren ay atzizkia gehitu behar zaio:
    • mahaia → ahaia-may
    • trena → ena-tray
    • txalotu → alotu-txay
    • Wikipedia → ikipedia-way
  2. Bokalez edo kontsonante mutuz hasten diren hitzak dauden ordenean uzten dira eta ay atzizkia erantsi behar zaie.
    • Amerika → Amerika-ay
    • Europa → Europa-ay
    • hasiera → hasiera-ay