Pigmalion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galatea, Afrodita jainkosa eta Pigmalion.

Pigmalion Greziar mitologiako pertsonaia bat da. Berez, Zipre uharteko Pigmalion eta Galatea (grekeraz Πυγμαλίων καὶ Γαλατεία) izeneko kondairaren pertsonaia nagusia da. Kondaira hau Publio Ovidiok bere Metamorfosiak idazlanean azaldu zuen.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pigmalion delakoa Zipreko errege bat izan zen, hau denbora luzez ezkontzeko emaztegai baten ibili zen. Baina aurretik baldintza bat jarrita: emakume perfektua izan beharko zuen. Bere bilaketaz nazkaturik, ez ezkontzea erabaki eta galera hura orekatzeko asmoz eskultura ederrak sortzeari ekin zion. Eskultura haietako bat, Galatea izan zen, hau hain ederra zenez, Pigmalion berataz maitemindu zen.

Afrodita jaikosaren bitartekaritzaz, Pigmalionek Galatea hezurmamitu egin zela amestu zuen. Publio Ovidioren Metamorfosiak idazlanak honela azaltzen du:

« Pigmalion estatuara zuzendu eta ukitzean bero zegoela iruditu zitzaion, bolia biguinduz eta bere gogortasuna baztertuz zihoala, hatzei goxotasunez lagatzen zien, eguzki izpien pean biguintzen den Himeto mendiko argizariaren antzera, erabilerarekin otan eta biguin eginez. Hau ikusirik, Pigmalion maitasunez nahasturiko gozamen handi batez bete zeb, bere buruari iruzur egiten ziolakoan. Estatua berriz ukitu eta gorputza malgua zela ziurtatu zen, bai eta hatzekin zainak miatuz gero euren pultsazioak ematen zituztela.  »

Esnatzean, Pigmalion erregea Afrodita jainkosarekin topatu zen, hau erregearen sentipenaz hunkiturik, honako hau esan omen zion:

« Zoriontasuna merezi duzu, zerorrek irudikatu duzun zoriontasuna. Hemen duzu bilatzen egon zaren erregina. Maita ezazu eta gaiztakeriatik babestu".  »

Eta honela Galatea gizaki bilakatu zen.

Kondaira hau Pigmalion efektuaaren oinarria da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pigmalion Aldatu lotura Wikidatan