Pika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pikari erregimendu baten irudikapen modernoa

Pika adar arma bat da, infanteriak asko erabili zuena zalditeriaren eraso eta kargei aurre egiteko batez ere.

Fabrikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pikak lantzaren oso antzekoak dira, baina luzeagoak, ohi, hiru eta lau metro artean neurtzen dutenak. Erabileraren erabileraz, pikak handiago egiten hasi ziren, bai adarrari dagokionez, baita muturrari dagokionez ere. Pika handienek, sei metrotik gorako luzera izan zezaketen. Tamaina honetako pikak egiteko, ezinbestean, zur mota indartsu bat behar zen, lizarra adibidez, batzuetan, altzairuzko bi zerrendekin indartzen zena, bana armaren albo banatan.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pikari suitzarrek eta Landsknechtek borrokatzen dute "pika bultzakda" bat Italiar Gerratan zehar.

Pikarien eraketa astuna Suitzan berragertu zen Behe Erdi Aroan, antzinatean jada erabilia izan baitzen Filipo II.aren falangeen eraketan, garai hartan, pika sarissa deitua zen arren. Arma hauek, zalditeriaren kargak geldiarazteko erabiltzen ziren, pika luzeek, harresi defentsibo bezala funtzionatzen zuten. Horregatik, Behe Erdi Aroan eta Pizkundean, pikariek, armaden zati defentsiboa osatzen zuten, zalditeriak, zatirik erasokorrena osatzen zuen bitartean. Pikaren tamainaren ondorioz, honek ez zuen ezertarako balio aurrez aurreko borrokaldietan, eta, horregatik, pikariek beste armaren bat ere eramaten zuten, ezpata bezala.

Gudu zelaian, pikak falange edo "triku" eraketetan erabiltzen zen. Adibidez, eskoziarrek, schiltron izeneko erregimendu batzuk erabili zituzten ingelesen zalditeria astunaren aurka borrokatzeko Bannockburneko guduan, 1314an. Espainiarrek tertzioak garatu zituzten, non, arkabuzariek, falangeen alboak babesten zituzten. XVII. mendean, oraindik ere erabiltzen ziren pikari eraketa handiak, ohi, musketari unitateen babes bezala.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pikak, gudu zelairako arma bezala, baionetaz ordeztuak izan ziren, errentagarriagoak egin baitziren XVII. mende erdialdean. Mende honen amaieran, baionetadun suzko armek, suzko armen eta adar armen arma bakarrerako iragaitea amaitu zuten. Bateratze hau, zalditeriaren karga taktikoaren desagerketa suzko armen mesederako, pikaren amaiera praktikoa izan zen. Dena dela, une puntualetan oraindik erabilia izan zen, 1798ko Irlandako Espedizioan bezala.

Karta jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arma honen forma dela eta, frantziar karta sortako irudietako bati, pika deitu izan zaio.