Pikondo
|
|
||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||||
| Ficus carica L. |
Pikondoa (Ficus carica) morazeoen familiako zuhaitz edo zuhaixka hosto erorkorra da, azal griseko enbor lodi eta motza duena, hosto palmatilobatu handi, larrukara eta biribilduak eta udare-formako errezeptakulu mamitsuen baitan dauden lore unisexualak. Fruitua pikua da.
Eduki-taula |
Deskribapena [aldatu]
Zuhaixka edo zuhaitz txikia (3-10 m luze), oso adarkatua. Enbor bihurria gehienetan. Adaburu zabal eta irregularra. Azal leuna eta gris kolorekoa. Adar malguak, berde-arreak.
Hosto erorkorrak, handiak (12-25 cm luze eta 10-18 cm zabal), palmatilobatuak (3-7 gingil) eta txorten luzekoak. Ukimenera larrukarak, eta nahiko latzak.
Monoikoak dira, nahiz eta funtzionalki dioiko gisa jokatu, lore unisexualak baitituzte. Loreak sikono izeneko infloreszentzietan elkarturik egoten dira. Polinizazioa Blastophaga psenes himenopteroak egiten du: intsektu honek pikondoaren infloreszentzia emeetan erruten ditu arrautzak, eta horrela lore arretatik dakarren polenarekin polinizatzen ditu .
Infruteszentziak (pikuak) uda amaieran heltzen dira. Aldaeraren arabera berdekarak, horiak, marroi-gorrixkak edo moreak izan daitezke.
Pikondoaren zati guztiek (adarrek, hostoek, pikuek) latex zuri narritagarria daukate.
Iruditegia [aldatu]
| Hostoa & Fruitua | Fruitua | Egoztea | Zeharkako ebakera |
|---|---|---|---|
|
Pikondoaren hostoak eta fruitu berdeak |
Pikuak |
Paradisutik kanporatzea — Freskoan Adam eta Eva larriminez agertzen dira, pikondo hostoekin estaliak eta estali gabe. Tommaso Masaccio, 1426-27 |
Zeharkako ebakerak fruituaren egitura erakusten du |
Bibliografia [aldatu]
- Edukiaren zati bat www.euskalnatura.net webgunetik hartu da, copyrightaren jabeak onartu baitu hango testu-edukiak Euskarazko Wikipedian CC-BY-SA 2.0 Aitortu-PartekatuBerdin lizentziarekin argitaratzea, baldin eta iturria aipatzen bada (ikusi eztabaida orria).
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Euskalnatura.net: Pikondoa (Ficus carica)
- (Euskaraz) Zientzia.net: Pikuak nekazaritzaren hastapenetan