Piktograma (estatistika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trenbideei buruzko datuak erakusten dituen piktograma.
Aintzinako unibertsitateetan arlo ezberdinetan ikasitako titulatuak.

Estatistikan, piktograma informazio estatistikoa dakarren irudia da, irudiaren tamaina edo neurria erakutsi nahi diren datuetara egokitzen direlarik.

Ez dira egokiak txosten tekniko eta zientifikoetarako, piktograma marrazteko orduan sor daitezkeen zehazgatesunak direla eta. Jende arruntaren arreta piztu nahi denerako bakarrik erabiltzea gomendatzen da. Bere eraketan erakutsi nahi diren datuen neurriak irudira egokitzeko modua dela eta, piktograma engainagarria suerta daiteke ordea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]