Pilat duna

Koordenatuak: 44°35′24″N 1°12′42″W / 44.59°N 1.2117°W / 44.59; -1.2117
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilat duna
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune
Datu orokorrak
Garaiera106,6 m
Prominentzia106,6 m
Motanaturagune babestua, Duna, free flight site (en) Itzuli eta turismo-atrakzioa
Azalera380.399 ha
Geografia
Map
Koordenatuak44°35′24″N 1°12′42″W / 44.59°N 1.2117°W / 44.59; -1.2117
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Gironda
Frantziako udalerriLa Teste-de-Buch
Geologia
Material nagusiaHarea

Pilat duna, Pilateko duna, edo Pylako duna, (frantsesez: Dune du Pilat edo Grande Dune du Pilat) kostan dagoen hareazko formazio handi bat da, akitaniar itsasertzean, Bizkaiko golkoan, Arcachongo badiaren sarreran.

Dunaren geomorfologia eta kokapena eboluzio eta mugimendu iraunkor batean daude bere hasieratik. 60 milioi m³ harea ditu gutxi gorabehera, 87 hektareatan banatuta, kostako 2,7 km hartzen dituena, baita oihaneko 500 m ere, Gaskoiniako Landetako parke naturalarena dena. Urtero oihaneko 3-4 m hartzen ditu. Epeka-epeka barnealderaino doa, etxeak, errepideak eta Atlantikoko Harresiaren zati batzuk estaliz. Pilat bere izenak gaskoiko jatorria du: Pilhar euskaraz "meta" esan nahi du.[1]

Duna hau Europako dunarik altuena da gertatu berri den fenomeno bati esker: hondar-banku ozeaniko ikaragarri baten XVIII. mendeko kolapsoa, bare itsasertzean kokatuta. Hondar-banku honek material sedimentarioaz hornitu zen. Ondoren naturari esker eramanda eta pilatuta. Honen ondorioz, duna honek 35 m izatetik (XIX. medearen hasieran) 80- 100 m izatera pasatu du, 1980an egindako ikerketak dionez.

Pilat-eko dunak eta bere inguruak, balore ikaragarriko ekosistematzat hartzen dena, Estatu frantsesak babestu du 1943tik aurrera. Urtero 1milioi - 1,5 milioi bisitari dituzte.

2009ko Klaus ekaitzak 175 km/h-ko haize-boladak izan zituen dunan eta bere tontorra kaltetu zuen.[2]

Pilat-Pyla izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duna honek historian zehar, hainbat izen izan ditu, hala nola: Sabloney, Les Grands Tucs edo La Grave, izen hauek historian zehar izandako morfologiari lotuta daude. 1905an gaur egun duen izena jarri zioten, «Pilat» hitzarekin, «Pilòt» gaskoiko deribatua, «tontor, pila» esan nahi duenak.

1920an, Daniel Mellerrek, bankaria eta higiezin-sustatzaileak, dunaren inguruan bainuetxe bat eraiki zuen “Pyla sur Mer” izenarekin. “Y” hizkia erabili zuen exotiko-ukitua emateko, horregatik “Duna du Pyla” izenaz ere ezagutu izan da duna hau. Hala ere, argitalpen ofizialek “Dune du Pila” izena hobetsi da.

Dunaren inguruak: kostako paisai akitaniarra.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geologia.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akitania eskualdearen mendebaldean, Bizkaiko golkoaren atlantikoko kostan, XX. mendearen hasieratik ezagututa turistukoki "Côte d'Argent" (Zilarrezko kosta), haize menderatzaileek, mendebaldeko osagarriak direnak, sortutako erosio eolikoagaitik karakterizatzen den morfologia geologiko bat du.

Paisai hau glaziar wisconsinenseko estadioaren amaieran izan zuen bere hasiera, Pleistozenoan, duela 20.000 urte inguru. Hasiera batean ozeanoetako altueran zegoen, itsasertza mugitzen hamarreko batzuk mendebalderantz. Erdialdeko mendigunearen erosio hidrologikoak, sortu berriko arro hidrografikoan multzokatu ziren sedimentu ore batzuk jarri zituen. Ondoren, glaziazioaren atzerapenaren fasearekin, klima lehorra eta haizetsu bateko aldi batek eta ozeanoaren mailaren gorakadak lagunduta, berdinketa lagundu zuen. Klima hezea eta fresko bateko aldi batek sare hidrografikoa ezarri zuen (duela 14.000 urte inguru). Geroko aldi holozenikoan, K.a 9.000. urtean gutxi gorabehera, klima lehorra eta haizetsu bateko aldi batek sedimentu hauek barrualdera higitu zituen. Hau izan zen kosta akitaniarreko duna kontinentalen genesia izan zen.

Kosta honek lerro zuzenean hedatzen da 230km-tan, Adur ibai ahoaren hegoaldearen (Baiona alboan) eta Garona ibaiaren estuarioaren iparraldearen artean, hain zuzen. Hiru alde handitan zatitu dezakegu:

  • Hareazko hondartzaren marra, non itsasaldeko dunaren bandan dagoen.
  • Hareazko lautada, Gaskoiniako Landeetako Areeta izenez ezagutzen dena.
  • Itsasaldeko oihana, Europako basoko orerik zabalena, eta Estatuak babestuta dagoena.

Litoral akitaniarra lau oinarrizko duna mota daude, guztiak morfologia asimetrikoa:

  • Duna parabolikoa, eraketa zaharrenetarikoa dira (K.a. 4.500. urtekoa), eta perpendikularki eboluzionatu direnak.
  • Duna barjanikoak, aro galorromanean alde lehorretan eta landaredirik gabeko aldean hazi zirenak. Ezagunak dira ekialdera doazen sustraiengatik.
  • Zuloko dunak, duna parabolikoko aldareko motakoak dira, kordoi litoralaren barrualdean kokatuak.
  • Duna kaotikoak, landaredi minimoaz estalita daude. Hauek hazi berriak dira.

Dunaren geomorfologia eta geodinamika: hareazko kolosoaren aurreratzea.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morfologia.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hareazko 60 milioi m3 baino gehiago dituen dunak, bere irristatze aurpegiaren inklinazioan 30º eta 40º arteko aldapa batean zabaltzen da. Mendebaldeko aurpegiaren inklinazioa, berriz, 5º eta 20º-ko aldapa du. Tontorra itsasoaren mailatik 80-107 metrora dago.

Ikerketa batzuen arabera, oinarritik tontorrera lau maila ezberdintzen dira:

  • Paleolurra 1: zaharrena da, K.a. 8000 eta K.a. 2000 arteko denboraldiko podzola da, eta dunaren oinarrian kokatzen da, hondartzaren mailan, hain zuzen. Burdinezko hareharriz eta bigarren mailako burdinezko kapa batez osatuta dago.
  • Paleolurra 2: K.a. 3000 eta K.a 500 urteen artean eratua, hondartzaren mailatik 2-5m- tara dago kokatuta. Burdin aroko giza-presentziaren aztarnak aurkitu dira. Itsasoko pinudiko eta pinudi bazatiko polenen nahasketa batez osatuta dago bere landare- geruza. Maila honetik 3. paleolurrera beste bitarteko lursail batzuk daude, hainbeste garratzia ez dutenak, diatomeozko mota bateko landare zati batzuk osatuta.
  • Paleolurra 3: V. eta XVII. menden artekoa da. 20 eta 40m- ko altuera du. Ikatz- lurreko 30cm- ko lodierako geruza batez osatzen da.
  • Paleolurra 4: Geruzarik berriena da XVIII. eta XIX. mendeen artean sedimentatu zena. Duna honek 80m- ko garaiera zuen, eta gutxika bere altuera handitzen joan da. 1905ean 115m zituen jadanik. Horren ondorioz, Dune du Pilat izenez bataiatu zen.

Grand site de France.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an, Duna inguru babestutzat jo zen Gran site national bezala, 1930ko maiatzaren 2ko legeari dagokionez. Ez da Gran sites-eko zerrenda itxi bat existitzen, 1930ko legeak babesten dituen 2.500 leku inguru daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Froidefond, J.M.; Legigan, Ph.. (1985). La grande dune du Pilat et la progression des dunes sur le littoral Aquitain. , 69–79 or..
  2. «Des vents à 175 km/h sur la dune du Pyla» Metro France 2009/01/24.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]