Pili Zabala Artano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pili Zabala» orritik birbideratua)


Pili Zabala Artano


Eusko Legebiltzarkidea

2016ko urriaren 21a - 2020ko otsailaren 11
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Pilar Zabala Artano
JaiotzaTolosa1968ko maiatzaren 7a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, dentista eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos

Facebook: 100058278752515 Twitter: pili_zabala Edit the value on Wikidata

Pilar Zabala Artano (Tolosa, Gipuzkoa, 1968ko maiatzaren 7a), Elkarrekin Podemos koalizioko lehendakaritzarako hautagaia izan zen 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako. Lanbidez odontologoa eta irakaslea, GALek eraildako Joxi Zabalaren arreba izateagatik egin zen ezagun.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosan jaio zen eta gaur egun Zarautzen bizi da. Ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu. 1983an bere anaia Joxi Zabala desagertu zen, GALek bahitu, torturatu eta hil zuena. Harrezkero, bakearen eta adiskidetzearen aldeko aktibista izan da Euskal Herrian.[1]

Odontologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 24 urterekin bere hortz-klinika ireki zuen. Lanbide hori utzi behar izan zuen, eskuineko eskuko hatz erakuslearen bi falangeren anputazioa eragin zion trafiko-istripu bat izan baitzuen. Horren ostean, Lanbide Heziketako ikastetxe batean irakasle aritzeko aukera eman zioten oposizio batzuk gainditu zituen Zabalak.

Lehendakarigai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko uztailaren 20an lehendakarigai aurkeztu zuen Podemos Euskadiko zuzendaritzak hurrengo astean egingo ziren primarioetan. Hauteskunde primarioetan beste bost hautagairi aurre egin zien, eta, azkenean, garaile atera zen botoen % 52rekin. Ondorioz alderdiaren hautagai ofizial izendatu zuten Eusko Legebiltzarrerako 2016ko irailaren 25eko hauteskundeetan.[2] Abuztuaren 12an, Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Equo alderdien arteko koalizioa berretsi ondoren, Zabala Elkarrekin Podemosen lehendakarigai bihurtu zen.[3]

Legebiltzarkidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskundeetan Gipuzkoako zerrendaburua izan eta Elkarrekin Podemosek hiru legebiltzarkide lortu ondoren, Zabala Eusko Legebiltzarreko kide bihurtu zen XI. legegintzaldirako. Edonola ere, talde politikoaren emaitza txarren ondorioz, lehen lerroko presentzia kendu zioten eta bozeramaile ardura Lander Martinez alderdikideak hartu zuen.[4] Denborarekin politika uztea erabakiko zuen nahiz eta bere asmoetan egon elkarbizitza demokratikoaren alde lana egiten jarraitzea:

"Nire lanpostura itzuliko naiz, baina elkarbizitza demokratikoa hobetzea helburu duen guztian parte hartzen jarraituko dut".[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Confidencial, El. (2016-07-20). «La hermana de Zabala, enterrado en cal por los GAL, candidata de Podemos a lendakari» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  2. (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2016-08-01). «Pilar Zabala, candidata a lehendakari de Podemos tras ganar las primarias» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Elkarrekin Podemos será la coalición que aspire a gobernar Euskadi tras el 25-S» El Diario Vasco 2016-08-12 (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  4. Egilegor, Arantxa Elizegi. (2023-09-12). «Pili Zabalak iragarri du utzi egingo duela politika» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  5. Egilegor, Arantxa Elizegi. (2023-09-12). «Pili Zabalak iragarri du utzi egingo duela politika» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).