Pilotalekuko Zina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques-Louis Davidek margotutako Pilotalekuko Zina. David Konbentzio Nazionaleko diputatu bihurtu zen 1792an.

Pilotalekuko Zina (frantsesez serment du jeu de paume) Frantziako Iraultzako gertaera erabakigarri bat izan zen. Frantziako Hirugarren Estatuko 577 kideetako 576k, baita beste estamentuetako batzuek ere, bat egin zuten zinarekin 1789ko ekainaren 20an, Versaillesko jauregiaren ondoko pilotaleku batean, Estatu Orokorretako bilera batean.

Ekainaren 20ko goizean, diputatuak txundituta geratu ziren bileretarako ganbarako ateak itxita eta soldaduek gordeta zeudela ikustean. Estatu-kolpe erregezalea gertatzear zegoelakoan, ondoko pilotaleku batean bildu ziren diputatuak. Hor, solemneki zin egin zuten erresumako konstituzioa ezarrita eta berretsita geratu arte ez zutela biltzarra desegingo.

Zina ekintza iraultzailea izan zen, herriarengadik eta haien ordezkariengandik zetorren autoritate politikoa, eta ez erregearengandik zetorrena, indartuta suertatu zen. Haien elkartasunaren ondorioz, Louis XVI.ak kleroari eta nobleziari Asanblada Nazionalean Hirugarren Estatuarekin bat egin zezaten agindu behar izan zien.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak