Pintxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Floris Claesz. van Dyck 001.jpg
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Pintxoak tabernetako jaki zati txikiak dira, edariarekin batera bizpahiru mokadutan hartzekoak. Ohikoenak ogi zatien gainean jartzen dira, txotxez eutsita. Azken urteotan garapen handia izan dute, Euskal Sukaldaritza Berriaren oinarri nagusietakoa bihurtuz eta euskal gastronomian gehien esportatzen den jaki edo ideia izanik. Horregatik, mota eta aldaera asko ageri dira,eta taberna asko eta asko halako lehia batean sartu dira pintxo bereziak sortzeko, guztion aho-gozagarri.

Euskal Herriko ia taberna guztietan ditugu eskuragai, hainbat mota, itxura eta prestaketa mailekin. Baina aukera handiena Bilboko eta, batez ere, Donostiako Alde Zaharrean aurkituko ditugu. Ohitura handienekoak txatka pintxoa, piper berde eta antxoa pintxoa, tortilla pintxoa eta mota askotako frijituak dira: kroketak, piper beteak, gaztazko bolak, etab.

Pintxoak Donostiako Alde Zaharreko taberna batean.
Pintxo aukera Bermeoko portuko taberna batean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria gaztelaniako "pincho" hitza da, normalean zotz batek eusten baitio jaki prestatuari (ad. izkira) ogi zatia oinarrian dela.

Gaztelaniaz tapa (edaria estaltzeko platertxoa dela-eta) edo banderilla (zezenketaren antzekotasuna dela-eta) du izena, frantsesez amuse-gueule (jateko plazera aurpegian nabari delako) eta ingelesez snack (hozkadan onomatopeia dela-eta).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pintxo Aldatu lotura Wikidatan