Pio Caro Baroja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Pio Caro Barojari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».
Pio Caro Baroja
Bizitza
JaiotzaMadril1928ko apirilaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMálaga2015eko azaroaren 30a (87 urte)
Familia
AitaRafael Caro Raggio
AmaCarmen Baroja
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, telebista zuzendaria, film-zuzendaria eta gidoilaria
IMDB: nm0138896 Edit the value on Wikidata

Pio Caro Baroja (Madril, Espainia, 1928ko apirilaren 5a - Málaga, Espainia, 2015eko azaroaren 30a) idazlea, zinema zuzendaria eta dokumentalgilea izan zen, Euskal Herrian eta bereziki Nafarroan lan handia egina. Folklorearen inguruko dokumentalak zuzentzeaz eta gai askoren inguruko liburuak idazteaz gain, lan asko egin zuen Pio Baroja idazlearen eta Julio Caro Baroja historialari eta antropologoaren obren zabalkunderako; osaba zuen lehena, anaia bigarrena.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide ikasketak egin zituen. Ondoren, 1953an Mexikora alde egin zuen, eta han sartu zen zinemagintzan, kritikari gisa. Italiar neorrealismoaren alde egin zuen, eta higikunde horri buruzko liburu bat idatzi zuen, El cine neorrealista italiano. Mexikon, gainera, dokumentalak egin zituen. Mexikar zinema etnografikoak eta eskola neorrealistaren mirespenak eragin handia izan zuten Caroren ondorengo karreran, dokumentalaren ingurukoa izan baitzen beti.

Espainiara itzulita, etengabe jardun zuen lanean. Anaiarekin batera, Documentales Folclóricos de España ekoiztetxea sortu zuen, desagertzear ziren herri-usadio eta jaiak gordetzeko helburuaz, eta Espainiako eta Euskal Herriko folkloreari eta tradizioei buruzko dokumentalak filmatzeari ekin zioten, NO-DO sailerako lehenik, Espainiako Telebistarako gero: Los diablos danzantes (1964), El carnaval de Lanz (1964), La Virgen de la Peña (1964), Las botargas (1965) eta La última vuelta del camino (1965).

1966an Espainiako Telebistako bigarren katean hasi zen lanean, eta bertan film labur asko egin zuen: Deportes vascos, Carta de Murcia, Pescadores gallegos, En un lugar de la Mancha, El principado de Asturias, El País Vasco. TVEko zenbait sailen arduradun egin zuten (Fiesta), eta hartarako egin zituen El valle de Iraurgui (1966), Bertsolaris, Las figuras bíblicas de Puente Genil (1967), eta abar.

1972an, lan bat debekatu ziotela-eta, utzi egin zuen Espainiako Telebista, eta orduantxe egin zituen lanik nagusiak: Las cuatro estaciones (1970-1972), Vianako Printzea erakundearentzat egindako bi ordu eta erdiko dokumentala, eta Guipúzcoa (1976-1979), Donostiako Kutxak eskatutako hiru orduko dokumentala. 1982an TVEra itzuli eta Baroja a través de Baroja eta El mayorazgo de Labraz egin zituen, azken hori lau ataleko saila, bere osabaren eleberrian oinarritua.

Haizegua. El viento sur poema liburua ere argitaratu zuen (Pamiela, 1994). Pio Caro Barojak idatzitako poemak jasotzen zituen liburu horrek, jatorrizko bertsioaren ondoan —gaztelaniazkoa— euskarazkoa zutela.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Zabala, Juan Luis. (2015-11-30). «Pio Caro Baroja idazle eta dokumentalgilea hil da» Berria.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]