Piongiang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Piongiang

Piongiang
Izen ofiziala 평양
Izenburua Ryŏkttongjŏk Rodong (력동적 로동)(koreera)
"Langile dinamikoak"
Estatua Ipar KoreaIpar Korea
Probintzia Piongiang
Herritarra Piongiangdar
Koordenatuak

39°1′N 125°44′E / 39.017°N 125.733°E / 39.017; 125.733Koordenatuak: 39°1′N 125°44′E / 39.017°N 125.733°E / 39.017; 125.733

Piongiang non dagoen adierazten duen Ipar Korea-ko/-go/-eko mapa
Piongiang
Eremua 3.194 km²
Biztanleria 3.255.388 bizt. (2008)
Dentsitatea 1.019,22 bizt./km²
Sorrera 1122

Piongiang[1][2] (koreeraz: 평양, pʰjɔŋjaŋ ahoskatua) Ipar Koreako hiriburua da: Herrialdearen hego-mendebaldean dago, Taedong ibaiaren ertzean. 3.255.388 biztanle zituen 2008an. Hiria Zuzenki Gobernatutako Hiria (Chikhalsi) bezala dago administratuta, gobernu probintzial baten maila berean.

Hiria ia guztiz suntsiturik gertatu zen Koreako Gerran (1950-1953) eta harrezkero berritik eraiki behar izan zuten; zenbait tenplu eta eraikuntza jatorrizko estiloan egin zituzten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koreako hiri zaharrena da. Elezaharren arabera, k. a. 1122. urtean eraiki zuten. Hiriari buruzko lehen berri historikoa k. a. 108koa da. Historian zehar Piongiang dinastia eta erresuma batzuen hiriburua edo bigarren hiria izan da, eta inbasio asko jasan ditu: txinatarrak (668), japoniarrak (1592), mantxuak (XVII. mendea). Txinatarren eta japoniarren arteko gerran (1894-1895) hiria desegin zuten eta gerraren ondoko izurriteak ia biztanlerik gabe utzi zuen. Korea japoniarrek beretu zuten denboran (1910-1945) industriagunetzat hartu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera ekonomiko nagusiak oihalgintza eta elikadura industria dira. Beste zenbait produkzio: azukre findegiak, kautxu fabrikak, zeramika lantegiak, etab. Energia hidroelektrikoa eta termikoa.

Hiritik hurbil ikatz hobiak, siderurgia, zementuak eta kimika industriak daude. Ipar Koreako bidegurutze nagusia da. Unibertsitatea, medikuntza eskola. Ipar Koreako liburutegi eta museo nagusiak bertan daude.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piongiangk 19 barruti ("Kuyŏk" o "guyŏk") eta 4 konderritan ("Kun" o "gun") banaturik dago[3]

  • Chung-guyŏk (중구역; 中區域)
  • P'yŏngch'ŏn-guyŏk (평천구역; 平川區域)
  • Pot'onggang-guyŏk (보통강구역; 普通江區域)
  • Moranbong-guyŏk (모란봉구역; 牡丹峰區域)
  • Sŏsŏng-guyŏk (서성구역; 西城區域)
  • Sŏn'gyo-guyŏk (선교구역; 船橋區域)
  • Tongdaewŏn-guyŏk (동대원구역; 東大院區域)
  • Taedonggang-guyŏk (대동강구역; 大同江區域)
  • Sadong-guyŏk (사동구역; 寺洞區域)
  • Taesŏng-guyŏk (대성구역; 大城區域)
  • Man'gyŏngdae-guyŏk (만경대구역; 萬景台區域)
  • Hyŏngjesan-guyŏk (형제산구역; 兄弟山區域)
  • Ryongsŏng-guyŏk (룡성구역; 龍城區域)
  • Samsŏk-guyŏk (삼석구역; 三石區域)
  • Sŭngho-guyŏk (승호구역; 勝湖區域)
  • Ryŏkp'o-guyŏk (력포구역; 力浦區域)
  • Rakrang-guyŏk (락랑구역; 樂浪區域)
  • Sunan-guyŏk (순안구역; 順安區域)
  • Ŭnjŏng-guyŏk (은정구역; 恩情區域)
  • Kangnam-gun (강남군; 江南郡)
  • Chunghwa-gun (중화군; 中和郡)
  • Sangwŏn-gun (상원군; 祥原郡)
  • Kangdong-gun (강동군; 江東郡)

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Piongiang)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.8 2.4 8.9 17.1 22.6 26.7 28.6 28.9 24.7 18.2 9.4 1.7 15.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -10.7 -7.8 -1.8 4.9 10.9 16.5 20.7 20.5 14.3 6.7 -0.3 -7.2 5.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 12.2 11.0 24.7 49.9 72.2 90.3 275.2 212.8 100.2 39.9 34.9 16.5 939.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 5.2 4.2 5.1 6.7 8.1 8.7 14.4 11.0 7.2 6.1 7.3 5.9 89.9
Iturria: World Weather Information Service[4]

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko platerik ezagunena Pyongyang naengmyeon, baita mul naengmyeon edo naengmyeon bakarrik izendatua ere. Naengmyeon euskaraz "fideo hotzak" esan nahi, mul hizkiak berriz "ura" esan nahi du, fideoak sopa hotz batean ematen dutelako.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Piongiang