Pipa (musika tresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pipa
Pipa

Pipa (琵琶), Txinako pultsatutako musika tresna tradizional bat da, Europako lautaren antzerakoa. Pipa, lehen aldiz, K. a. II. mendeko testuetan aipatzen da. Beronen ondorengo dira ekialde urruneko zenbait musika tresna tradizional, horietatik ezagunenak, Japoniako biwa, Vietnameko đàn tỳ bà eta Koreako bipa direlarik, azken hau, jada erabiltzen ez dena, musika tresna batzuk soilik museoetan kontserbatzen direlarik.

Pipa izena, "pi" (琵) eta "pa" (琶) silaba txinatarrez osatua dago. Hain zehazki ere, musika tresna hau jotzeko bi erei erreferentzia egiten die: "pi"k, eskuineko eskuko hatz erakuslearekin eskuinetik ezkerrera bultzatzea esan nahi du, eta "pa"k, eskuineko eskuko hatz potoloarekin ezkerretik eskuinera, kontrako norantzan bultzatzea.

Pipa, lau harizko musika tresna bat da, non, erresonantzia kaxak madari forma duen. Masta labur eta kurbatu bat du, estalki harmonikoaren zati bat hartzen duten hogeita hamar traste dituena, honela, hedadura handia eskainiz. Tang dinastiaren ondoren (618-907), pipak bere ospea mantendu zuen musika tresna bakarlari bezala, baita musika taldeko tresna bezala ere. Garai hartan, plektruarekin jotzen zen, baina, ondoren, plektrua erabiltzeari utzi zitzaion, hatzetako azazkalak erabiltzeko.

Jotze teknikak, efektu bertutetsu eta deskriptiboak lortzea ahalbidetu behar duen abilezia handia eskatzen du. Tremoloak, bost hatzekin batera joz lortzen direnak, pizzicatoak, harmoniko jokoak, zaratak, etab... konbinatzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]