Piramide (geometria)
Wikipedia(e)tik
Piramidea gorputz geometrikoa da, oinarritzat poligono bat duena, eta poligono horren erpinak goiko beste erpin bati lotzen zaio, piramidearen erpinari hain zuzen ere; alboetako aurpegiak triangeluak dira.
Oinarria triangelu bat bada, piramidea triangeluarra dela esaten da; oinarria laukizuzena bada, piramidea lauangeluarra dela esaten da, etab. Hau da, oinarrian duen poligono-motak piramidearen izena osatzen du.
Piramide batek onako elementuak ditu:
- Aurpegiak: aurpegietako bat, oinarria, poligono bat da; gainerakoak, alboetako aurpegiak, triangeluak dira.
- Ertzak eta erpinak.
