Pirateria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pirata» orritik birbideratua)
Piraten bandera adierazgarriena, Jolly Roger, XVIII. mendeakoa da.

Pirateria edo itsaslapurreta itsasoan eginiko lapurreta da, estatu burujabe baten baimena izan gabe. Itsas lapurreta nazioarteko uretan edo estatu baten jurisdikzio gabeko lekuetan egiten da gehienetan, itsasontziko bere zama lapurtzeko edo bere bidaiariak esklabo bihurtzeko.

Piratek bere kabuz jokatzen zuten bitartean, kortsarioek "nabigatzeko" baimenak zituzten bere herrialde etsaien merkatari ontziei eraso egiteko eta bertako zama lapurtzeko. Horrexegatik zaila zen esatea nor zen pirata eta nor kortsarioa, adibidez, Francis Drake kortsario britainiarra pirata bat baino ez zen espainiar agintarien ustez.

Nazioarteko zuzenbidearen definizioa Nazio Batuen itsas zuzenbidearen itunaren 101. artikuluan agertzen da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirata hitza grezierazko πειρα, -ας hitzetik dator, euskaraz «proba» esan nahi duena; honek πειραω aditzatik dator, euskaraz «saiatu» edo «abenturetan fortuna bilatu» esan nahi duena.

Gaur egun pirateria hitza nabigazioan ez ezik, aeronautika edo informatika arloetan ere erabiltzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirateria historiak merkataritzak beste urte ditu. Jadanik k. a. V. mendean piratak zebiltzan Persiar Golkoan edo Txinako itsasoan. Antzinako Greziako mitoek ere pirateria egin zuten: Jasonek urrezko ardilarru lapurtu zuenean, Ulisesek Itakara bueltan, eta abar.

Antzinako Erroman Ziliziako piratek Julio Zesar bahitu zuten. Erdi Aroan, bikingoek eta Arabiarrek pirateriari ekin zioten. Baina, Aro Modernoa zen pirateriaren irudia sortu zuena, batez ere, Karibe itsasoan.

Guar egun, pireteriak oraindik dirau, batez ere hiru herrialdetan: Somalia (Afrikako adarrean), Indonesia eta Malasia (Malakako itsasartean).

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirateria, zenbait liburu famatuan jorratutako gaia izan da, adibidez:

Euskal literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirata famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]