Piriniar ahuntz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Piriniotar ahuntza
Status iucn3.1 EN eu.svg

Iraute egoera: Arriskuan
Piriniotar ahuntza
Piriniotar ahuntza

Jatorrizko herrialdea(k):
 Euskal Herria  Okzitania  Aragoi  Katalan Herriak

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Bovidae
Generoa: Capra
Espeziea: Capra aegagrus
Arraza

Piriniotar ahuntza

Piriniar ahuntza garai batean Euskal Herriko Pirinioetako haranetan zein Pirinio osoan barrena (Aragoi, Okzitania, Katalunia eta Andorra) hartzen duen antzinako ahuntz arraza bat da. Ahuntz hauek Pirinioetako azpiko lautadetan zabaltzen ziren ere bere garaian, Landetan esate baterako.

Zenbait adituentzat ez dago argi Euskal Herriko ahuntz azpigorria eta ` ahuntzaren arteko ezberdintasuna, eta biak arraza berdina lirateke, bata eta bestea azpiarrazak izanik. Hala ere oro har euskal adituek bi arraza bereizten dituzte, eta azpigorria ofizialki bertako arraza izendatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoan. Dena den gertuko senideak direla argi dago, eta ahuntz hauek ez bakarrik Pirinioetako mendiak baizik eta Asturiaseraino heltzen dira Kantauriar mendikatean barrena.

Gaur egun arraza Frantzian babestuta dago bere kopurua asko murriztu delako.

Ahuntz azpigorrien eta piriniotar ahuntzen arteko ezberdintasunetan sakontzeko:

Sakontzeko, irakurri: «Ahuntz azpigorria»

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar ahuntzen samalda, Lourdesen, 1870. edo 1890. hamarkadetan

Ilaia luzea dauka arre ilun edo beltz kolorekoa. Noizean behinka abere zuriak ere badira

Batez besteko tamaina 75tik 85 zentimetrotara da soingurutzera. Pisua berriz 50 kg inguru. Adarrak paraleloan edo zabalean kokatuta egon daitezke.

Ohiturak eta gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean ohikoa zen piriniotar ahuntzak neguan haran aldera jeistea eta bertan belarrondoa ematea bazkatzat. Udaberrian berriz berriro mendi aldera bortuetara igotzen zituzten abereak bertan larretzeko.

Gobernatzeko sistema mixtoa zen. Ahuntz kumeak amak hazten zituen bere esnearekin 15 kg. hartu arte, eta orduan haragitarako saltzen zituzten. Ondoren ahuntz emeak jaisten zituzten esnea lortzeko. Eme bakoitzak batez beste 0,5 eta litro bat ematen du egunero, hau guztia pentzuarekin lagundu gabe.

Ahuntz esnea behi esnearekin nahasten da bertako gazta mota bat egiteko.

Egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piriniotar ahuntzak.

Egun arraza honetako ahuntz talde gutxi geratzen dira, eta Frantzian babestuta dago.

Gaskoinia Parke Naturalean kokatutako "Landa handiaren museo ekologikoan" arraza honen talde bat mantentzen dute arraza babesteko.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piriniar ahuntz Aldatu lotura Wikidatan

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]