Pirinioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:22, 21 apirila 2015

Pirinioak edo Pirinio mendiak[1] (antzina euskaraz Auñamendiak) Iberiar penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan sortaldeko Creus-eko lurmuturrera (Mediterranear itsasoan) eta erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua dago.

Pirinioak, satelitetik ikusita

Iparraldeko isurialdean, Akitania, Languedoc-Rousillon eta Erdialdeko Pirinioak eskualdeetan zehar hedatzen da.

Hegoaldean, Hego Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Andorrako estatu txikia Pirinioetan kokatua dago, Kataluniaren ipar-mendebaldean parean.

Jatorri etimologikoa

Dirudienez, Pirinioak izena greziar mitologiako Atlasen alaba Pirene-ri zor zaio. Greziarren ustez, Pirene ingurune honetan bizi zen gazte bat zen, Herkulesek bere bidaietako batean eraman zuena.

Beste teoria batek dioenez, euskal jatorria izango luke toponimoak. Honen arabera, jatorrizko izena Ilene os izango litzateke, Ilargiaren mendiak, Ilene ilargia baita.

Geologia

Ezaugarri geologiko nabarmenenetako bat bere disimetria da, bai zeharka (malda handiagoa da Frantziako aldetik), baita luzetara ere (Atlantiko aldera emeki jaisten den bitartean, Mediterraneoan bapatean egiten du).

Aro tertziarioan sortu ziren, toleskuntza alpetar-himalaiarra gertatu zenean. Egiturari dagokionez, Alpeekiko erabat desberdinak dira, izan ere, hauetan mantuen lerrakuntzak garrantzi handia duen bitartean, Pirinioak toleskuntza autoktonoaren ondoriozko mendikatea dira.

Gailurrak

Pirinioetako atal bakoitzean, gailurrik nabarmenenak hauek dira:

Mendebaldeko Pirinioak

Larrun

Erdialdeko Pirinioak

Erdialdeko Pirinioen hegoaldeko ikuspegi bat. Ezkerraldean Bailo herria ikusten da (Huescako probintzia). Atzealdeko mendietako batzuk: Peña Forca, Alano, Secus, Aspe, Collarada eta Bisaurin.
Erdialdeko Pirinioen hegoaldeko ikuspegi bat. Ezkerraldean Bailo herria ikusten da (Huescako probintzia). Atzealdeko mendietako batzuk: Peña Forca, Alano, Secus, Aspe, Collarada eta Bisaurin.
Argazki makinaren kokalekua: 42°30′03″N 0°48′35″W / 42.50083°N 0.80972°W / 42.50083; -0.80972
Castillo d'Acher

Ordesa eta Monte Perdido

Las Tres Marías
Ordesako harana

Pineta

Pineta, Pinetako haranetik ikusita

Gistain

Benasque

Luchon

Ekialdeko Pirinioak

Comaloforno
Montcalm

Glaziarrak

Kuaternarioko glaziazioak eragin handiagoa izan zuen Piriniotan penintsulako gainerako mendikateetan baino eta honen ondorioz, modelaketa glaziarraren aztarnak ikusten dira Canigo-tik Adi mendiraino.

Gaur egungo ibon gehienek jatorri glaziarra dute. Pirinioek zirku-glaziarrak eta mihi txikiak 3.000 metrotik gora aurki daitezke bakarrik: Balaitus, Vignemale, Monte Perdido eta Maladeta.

Ibaiak

Iparraldeko isurialdean:

Hegoaldeko isurialdean:

Bioaniztasuna

Alpeen ondoren, bioaniztasun handieneko bigarren gunea da Pirinioak Europan. 4.500 landare espezie baino gehiago bizi dira, Europako espezieen herena. 346 bertan bakarrik aurki daitezke, beraz, Pirinioetako endemikoak dira. Bioaniztasunaren arrazoia bi itsaso lotzea, Atlantikoa eta Mediterraneoa da.

Euskal Herrian

Pirinioetako Euskal Herrian landare askoren banaketa muga gertatzen. Munduan Pirinioetan bakarrik dauden landareetako batzuen mendebaldeko muga Nafarroan, Gipuzkoan edo Araban dago. Kantauri aldeko mendietako landare askoren muga ere bada. Euskal Pirinioaren berezitasuna klima atlantikoaren eragina da[2].

Klima aldaketa Piriniotan

Klima aldaketak Pirinioetako landareriari eragiten duten batez ere bost landare hauek behatzen dituzte[3]:

Euskal Herriko eskualdeak

Mendebaldetik ekialdera, Euskal Herriko eskualde hauetan dago Pirinioen mendebaldeko muturra:

Pirineistak

Mendikate honen azterketan aritutako mendizale eta zientzialari ospetsuetako batzuk hauek dira:

Eskiatzeko zein aisialdirako instalazioak

Mendikate honetan aisialdirako egokitutako ingurune ugari dago, klimak eta edertasunak erakarrita jende asko gerturatzen baita. Eskiatzeko instalazioek toki ugari behar dutenez, erabat eraldatu dute goi-mendian egiten den lurraren erabilera.

  • Frantzian: La Pierre-st Martín, Artouste [22], Gourette [23], Luz Ardiden [24], Cauterets [25], Hautacam [26], Bareges [27], Gavarnie-Gèdre, La Mongie [28], Piau Engaly [29], Saint Lary [30], Val Louron [31], Peyragudes [32], Luchon Superbagneres, Porte Puimorens, Ax-Les-Thermes, Font Romeu, Les Angles, Puyvalador, Formigueres, Puigmal 2600, Cambré d´Aze, Guzet, Les Mont d´Olmes, Ascou-Pailheres, Mijanes-Donezan.

Erreferentziak

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirinioak