Pirinioaurrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Montsec d'Ares, Sant Esteve de la Sargan.

Pirinioaurrea[1] Pirinioen ondoko eskualde menditsua da, batzuen ustez mendilerro nagusiaren parte dena.

Eduki-taula

Pirinioen hegoaldeko Pirinioaurrea [aldatu]

Bi unitatetan banatzen dira, bien artean Pirinioaurreko Erdialdeko Sakonunea izanik[2]:

  • barnealdean mendilerroko altuera gehien duten tontorrak daude (Barruko Mendilerroa);
  • kanpoaldean eta aurrekoaren paraleloan daude, altuera txikiagoa duten tontorrak daude (Kanpoaldeko Mendilerroa).

Hegoaldean mendebalde-ekialde ardatzean 425 kilometroko luzera du, Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen dituela. Zabalera handiena erdigunean du: 40 kilometro. Altuera handiena duten Pirinioaurreko tontorrek 2.000 metro baino gehiago dutenez, zaila da Pirinioaurrearen eta Pirinioen arteko muga zehaztea.

Pirinioen iparraldeko Pirinioaurrea [aldatu]

Iparraldean, Ipar Euskal Herritik Ipar Kataluniaraino heltzen da Pirinioaurrea. Han, mendiek altuera txikiagoa dute, gune nagusiak Corbières eta Plantaurel mendilerroak izanik.

Erreferentziak [aldatu]

  1. (Euskaraz) 159. araua, Euskaltzaindia, 41. or., http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-5 
  2. Edeso, José Miguel, Euskal Herriko Geologia esparrua, "Andrés de Urdaneta" Euskal Geografi Elkargoa, http://www.ingeba.org/euskara/geolog/geolog.htm 

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Pirinioaurrea

Koordenatuak: 42°20′N 1°0′E / 42.333°N 1°E / 42.333; 1