Pirinioetako Hitzarmena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Banaketa Pirinioetako Hitzarmenean

Pirinioetako Hitzarmena (edo Pirinioetako Bakea) Espainia eta Frantziako monarkiek sinatu zuten 1659ko azaroaren 7an Bidaso ibaiaren erdian, gaur egun Irun eta Hendaia herriek zaintzen duten Konpantzia uhartean, Frantzia eta Espainia arteko mugan, helburu hau izanik: 1635ean Hogeita Hamar Urteko Gerran abiatu zen gatazka amaiaraztea.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiak 1620an herbeheretar errebeldeen eta 1634an suediarren aurka Nördlingenen lortutako garaipenen ondoren sartu zen Frantzia Hogeita Hamar Urteko Gerran. 1640an espainiar politikan trabak jartzen hasi zen, kataluniar matxinatuei babesa emanez Kataluniako matxinadan, Espainiak 1648an Frondaren Matxinada babesten zuen aldi berean. Westfaliako Bakearen negoziaketetan, 1648an, Hogeita Hamar Urteko Gerrari amaiera eman ziotenak, Alsazia eta Lorenako lurraldeak bereganatu zituen, Espainiak Italian eta Flandrian zituen lurraldeak Suitza eta Franche-Comtéren bidez elkartzen zituen Espainiar Bidea deritzona itxiz. Guzti honek Frantzia eta Espainiaren arteko gerra ireki bat izan zuen emaitza bezala.

Hitzarmenaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urtez gerran aritu ondoren Frantziak (Ingalaterrarekin aliatua) espainiar tropak garaitu zituen Dunetako guduan. Bakea urte bete beranduago sinatu zen Faisaien uhartean, sinatu zutenak Luis de Haro, Filipe IV.a Espainiakoaren ordezkaria eta Julio Mazarino kardinala, Luis XIV.a Frantziakoaren ordezkaria izan zirelarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirinioetako Hitzarmena Aldatu lotura Wikidatan