Pirinioetako Ibilbide Garaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:11, 18 urtarrila 2014

Pirinioetako Ibilbide Garaia edo HRP (frantsesezko akronimoagatik: Haute Randonnée Pyrénéenne) Pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dituen ibilbide bat da, GR 10 eta GR 11 ibilbide ezagunen gisara. Azken horiek, ordea, erdi-mailako altutasunean ibiltzen dira eta HRPa, berriz, goi-mendian, gailurrik gailur. mendi hegian ahalik eta gehien ibiliz.

Ibilbidea balizatu gabe dago eta zailtasun une batzuk ere baditu, baina GR 10k eta 11k ez bezala ez du desnibel handirik egun bakoitzeko ibilian. Mendian zaildutakoentzakoa da. 45 etapa ditu.

1906tik aurrera hasi ziren ibilbide hau egiten. Jean Bepmale frantziarrak deskribatu zuen lehen aldiz 1907an, baina erabat berregin eta deskribatu zuen 1968an Georges Veron herrikideak. Geroztik, tarteka-tarteka eguneratzen da hark idatzitako gida (Rando-Editions argtaletxea, Haute randonnée pyréenne [1].

Kanpo loturak