Pirinioetako Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pirinioetako Natur Parkearen kokapena: gorriz, Pirinioetako mendikatea, berde ilunez, parkeko erdigunea, eta berde argiz, parkearen eremu periferikoa

Pirinioetako Parke Nazionala frantziar Estatuaren hegoaldean dagoen eremu babestu bat da, Pirinioetako mendikatean. Parke nazional gisa izendatua dago frantses legediaren arabera. Pirinio Garaietako departamenduaren (Midi-Pyrénées eskualdea) eta Bearnoren (Akitaniako eskualdea) artean dabil dantzan.

Estatu frantsesean parke nazional izendapena dute 9 eremuetako bat da. Hegoaldean, Ordesa eta Perdidoko parke nazionalarekin egiten du muga (Espainiako lurretan); ekialdean, berriz, Neouvielleko Natur Erreserbarekin.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako Parke Nazionala, Aspe (Bearno)
Midi d'Ossau mendia (2884 m)

Pirinioetako Parke Nazionalak 45.707 ha-ko hedadura du eta 1967an izendatu zuten. Aspa bailaratik (Mendebaldean) Aure bailarara arte (Ekialdean) zabaltzen da. Eremuaren %60 Pirinio Garaietako (Bigorra) departamenduko lurretan dago; gainerakoa Bearnon. Horren babes neurri zorrotzak ez dituen 206.000 ha-ko periferia-eremua du parke nazional honek, 86 udalerri biltzen dituena.

Altuerako 230 laku daude parkearen lurretan, bai eta Pirinioetako 3.000 m-tik gorako gailur ezagun asko ere.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sai zuria

Flora eta fauna aldetik Estatuko gunerik aberatsenetako bat da (bertako floraren %12 endemikoa da). 150 landare-espezie, 1.000 kakalardo-espezie, 300 tximeleta-espezie, sarrioak - parkearen irudi-ikurra - eta desagertze arriskuan dauden hainbat hegazti harrapari bizi dira bertan: ugatzak, sai zuriak eta arrano beltzak. Sai arreen eta marmoten populazioa, berriz, - Alpeetatik ekarritakoak azken horiek - ugaltzen ari dira. Munduan bakarra den uretako ugaztun bat bada bertan (Pirinioetako ur-satorra, ikusten benetan zaila). Horiez gain, katamotza, katajineta arrunta eta mendikateko azken hartz basatiak ere bizi dira bertan.

Hartz arrea (Ursus arctos arctos)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirinioetako Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan