Pirinioetako Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pirinioetako Tourra
Orokortasunak
KirolaTxirrindularitza
Sorrera1995
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundESP Espainia
Dokumentazioa

Pirinioetako Tourra (ofizialki Tour des Pyrénées-Vuelta a los Pirineos) franko-espainiar txirrindularitza proba bat da (Frantzian erregistratua), Frantziako Midi-Pyrénées eskualdean eta Espainiako Aragoi erkidegoan ospatzen dena abuztuan.

Bere ibilbidea erabat menditsua da, Pirinioetako bere igaroeran Frantziako Tourreko mendate ezagunetako asko igaroz.

Frantziar-espainiar proba bat den arren, proba honetan parte hartzen duten espainiar taldeak oso gutxi dira, urte garai berean Burgosko Itzulia eta Leongo Itzulia ospatzen baitira.

Tour des Pyrénées Organisation eta Club Ciclista Ebro dira antolatzaileak. 2011n proba desagertu zen eta bigarrenek amateur mailako beste lasterketa bat antolatu zuten ezaugarri berberekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako Itzulia edo Pirinioetako Tourra izeneko probak 1955etik existitu ziren, hau 1995ean sortua izan zen arren, nagusiki Bigorreko Tourra eta Aragoi-Biarnoren bateraketaren ondoren.

Hau, amateur mailako edizioak profesional mailakoekin tartekatuz joan zen, 2006an UCI Europe Tourreko Zirkuitu Profesionalaren zati bihurtu zen arte, 2.2 mailan (profesionalismoaren azken maila), eta, beraz, txirrindulari profesionalek (UCI ProTourrekoek izan ezik) amateurrekin batera parte har zezaketen. 2011n, frantziar aldeak ezin izan zituen behar ziren babes guztiak batu, eta espainiarra arduratu zen probaz, modu murritzagoan eta lasterketa amateur mailakoa zelarik, Aragoi-Biarno izena berreskuratuz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Garailea Bigarrena Hirugarrena
1995 Frantzia Hugues Ané Espainia Óscar Mollar Errusia Kirill Beljaev
1996 Frantzia Denis Leproux Frantzia Patrick Bruet Frantzia Philippe Fernandes
1997 Frantzia Denis Leproux
1998 Frantzia Christophe Oriol
1999 Errusia Igor Pavlov
2000 Frantzia Éric Drubay
2001 Errusia Igor Pavlov
2002 Frantzia Maryan Hary
2003 Espainia Fernando Torres Erresuma Batua Andrew Jackson Belgika Johan Vansummeren
2004 Austria Bernhard Kohl Frantzia Thierry Loder Frantzia Benoît Luminet
2005 Ez zen jokatu
2006 Espainia Enrique Salgueiro Belgika Kevin Seeldraeyers Espainia Jesús Ramírez
2007 Espainia Sergio Pardilla Espainia José Herrada Frantzia Nicolas Prin
2008 Erresuma Batua Dan Fleeman Ameriketako Estatu Batuak Andrew Bajadali Norvegia Stian Remme
2009 Kolonbia Fabio Duarte Herbehereak Maarten De Jonge Espainia Ángel Vallejo
2010 Frantzia Florent Barle Polonia Przemysław Niemiec Belgika Yannick Eijssen

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]