Pirolusita
Wikipedia(e)tik
|
|
|||
| Ezaugarri orokorrak | |||
|---|---|---|---|
| Kategoria | Minerala | ||
| Formula | Manganeso dioxidoa, MnO2 | ||
| Identifikazioa | |||
| Kolorea | Iluna, beltzetik gris argira, zenbaitetan urdinxka | ||
| Habito kristalinoa | Bikortsutik masibora - botrioidala eta dendritikoa | ||
| Sistema kristalinoa | Tetragonala | ||
| Haustura | Perfektua [100] eta [011] | ||
| Fraktura | Zakarra | ||
| Gogortasuna Mohs eskalan |
2 - 2,5 | ||
| Distira | Metalikoa | ||
| Marra | Kolorea bezalakoa | ||
| Dentsitate erlatiboa | 4,73 - 4,86 | ||
Pirolusita MnO2 formula kimikoa duen minerala da, hots, manganeso dioxido naturala. Manganesoa eskuratzeko mea garrantzitsua da.
Altzairuaren kolore grisa eta metal distira du. Arrasto beltz edo urdinxkak egiten ditu, eta azido klorhidrikoan urtzen da. Pirolusitaren pisu espezifikoa 4,7-4,9 g/cm3 tartean dago; eta gogortasuna, Mohs eskalan, 2 eta 2,5 tartean.
Manganesoaren mineralik arruntena eta ugariena da. Sakontasun txikiko aintzira, itsaso eta zingiretan agertzen da. Manganesoa lortzeko lehengai gisa erabiltzen da, eta hori da pirolusitaren erabilera nagusia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.