Pisanello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pisanello

Bizitza
JaiotzaPisac. 1395
HeriotzaErromac. 1455 (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, illuminator (en) Itzuli, domina-egilea eta marrazkilaria
Lan nabarmenak
MugimenduaVeronese school (en) Itzuli
pizkundea
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 2819619 Edit the value on Wikidata
Pisanello, Ritratto di principessa estense, 1435-1445 aldean, Louvre, Paris

Pisanello (Pisa edo Verona, 1395 aldean - Napoli?, 1455 aldean), jaiotza-izenez Antonio di Puccio da Cereto edo Antonio di Puccio Pisano, italiar pintore eta dominagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veronan egin zituen pintura-ikasketak, eta han egin zituen bere maisulan ezagunenak: Galeperraren Ama birjina, Ama Birjinaren Deikundea eta San Giorgio e la principessa di Trebisonda (San Jurgi eta Trebisonda printzesa). 1425ean Veneziara jo zuen, eta ondoren Erromara joan zen Gentile da Fabriano pintoreak amaitu gabe utzi zituen lanak bukatzera.

Ferraran egin zuen lehen domina, 1438an (Joan VII.a Paleologoarena). Italiako Gorte Nagusietara deitu zuten ondoren (Mantua, Milan, Rimini, Venezia, Erroma), eta bere garaiko printzeen erliebeak landu zituen dominetan. Napolin izan zen gero, eta Alfontso V.a Aragoikoaren dominak grabatu zituen, errege horri berari garaipen-arku baten proiektua aurkezteaz gainera. Maisutasun handiz pintatzen zituen animaliak, bestalde.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pisanello Aldatu lotura Wikidatan