Pitirim Sorokin
Pitirim Alexandrovitx Sorokin, errusieraz Питири́м Алекса́ндрович Соро́кин (Turya, Komi, Errusia, 1889eko urtarrilaren 21a - Winchester, AEB, 1968ko otsailaren 11) jatorri errusiarreko Estatu Batuetako soziologoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Kerenskiren gobernuko kidea eta Petrogradoko Unibertsitateko irakaslea izan zen. Boltxebismoaren kontra aritzeagatik, Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen (1923); Harvardeko Soziologiako saila sortu, eta Nazioarteko Soziologia Institutuko irakaslea izan zen.
Jokabidearen soziologiaz arduratu zen, metodo konparatiboa eta estatistikoa erabili zituen, eta egitura eta dinamika aztertu zituen. Haren teoriaren oinarriak hauek dira: bi sistema soziokultural nagusiren bereizketa, sistema zentzuzko edo bidezkoaren (enpirikoa, natura-zientziekin lotua) eta idealistaren (mistikoa, fedearekin lotua) bereizketa, alegia; eta bi sistema horiek historian zehar eratu dituzten zikloak. Lan nagusiak: Social and Cultural Dynamics (1937-1941); Man and Society in Calamity (1942); Altruistic Love (1950).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.