Pittsburgh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pittsburgh

—  Hiria  —
Hiriaren ikuspegia.
Hiriaren ikuspegia.
Pittsburgheko bandera

Pittsburgheko armarria

Izen ofiziala City of Pittsburg
Herrialdea
Estatua
Konderria
 Ameriketako Estatu Batuak
PennsylvaniaPennsylvania
Allegheny
Alkatea Luke Ravenstahl
Koordenatuak 40°26′30″N 80°00′00″W / 40.44167°N 80.00000°W / 40.44167; -80.00000Koordenatuak: 40°26′30″N 80°00′00″W / 40.44167°N 80.00000°W / 40.44167; -80.00000
Pittsburgh non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Pittsburgh
Eremua 151,1 km2
Garaiera 372,77 m
Biztanleria 312.819 bizt.
Dentsitatea 2.070,28 bizt./km²
Sorrera 1758
http://www.city.pittsburgh.pa.us

Pittsburgh (ahoskatu /ˈpɪtsbərɡ/) Pennsylvaniako hiri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan kokatua. Bere estatuko bigarren hiri handiena izateaz gain, Allegheny konderriko hiriburua da.

2000 urteko datuen arabera bere biztanleria 334.563koa zen, baina 2006rako 312.819 biztanletara jaitsi zen. Udalaren esanetan, 2009an hiriaren %20 hutsik edo abandonaturik dauden eraikin eta etxebizitzez osaturik dago. Pittsburgheko erdialdeak nolabaiteko influentzia ekonomikoaz gozatzen du, nazioko 25. sailkatuz erdialdean lan egiteko aukeratan (6.a lan dentsitatean).

Erdialdearen forma hiruki karakteristikoa inguratzen duten Allegheny eta Monongahela ibaien eraginez da, eta bi hauek elkartzean Ohio ibaia osatzen dute. Hiriak 151 etxe orratz ditu, 446 zubi, mendian gora doazen bi funikular eta iraultza aurreko gotorleku bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pittsburghi lagunartean Zubien Hiria ("The City of Bridges") edo Altzairuzko Hiria ("The Steel City") deitzen zaio, dituen zubi kopuruarengatik eta izan zuen altzairu industria garrantzitsuagatik. Hiria oraindik izan zuen altzairu industriagatik ezaguna bada ere, gaur egun bere ekonomia osasun sailean, hezkuntzan, teknologian, robotikan eta finantza zerbitzuetan oinarritzen da. Hiriak aldaketa izugarria jasan du utzita zeuden industrialdetan etxebizitza, denda eta bulego berriekin ordezkatuz, SouthSide Worksen gertatu den bezala adibidez.

1980 urtean zegoen krisi ekonomiko larriak jotako Pittsburgh gaur egun ekonomikoki indartsua den hiri batean bilakatu da. Hiriko etxebizitzen merkatuak orekan mantendu da nahiz eta nazioan subprime maileguen krisiak jota ibili, eta langabezia txikitu egin zen nazioa krisian sartzen ari zen heinean. Gaur egungo oparotasunak ez dauka 80. hamarkadetan jasandakoarekin zerikusirik. Garai hartan galera handiak egon ziren altzairu fabrikazioan, elektronikan, petrolio, kimika eta defentsa industrian, kanpotik inportatzea merkeagoa bihurtu zen eta. Nahiz eta Pittsburghek zituen korporazioen egoitza kantitateagatik 3. postuan zegoen New York eta Chicagoren ostean gauza okertu zenean, gaur egun indartsu bueltatu da, hainbat egoitza berreskuratuz hala nola Westinghouse and hoppers edo berriak erakarriz, Google, RAND, American Eagle Outfitters, Guru.com... Hiria PNC Financial Ameriketako Estatu Batuetako 5. banku handienaren zuzendaritzaren egoitza da.

2007an, Forbes aldizkariak Pittsburg hiria AEBetako 10. hiririk garbiena bezala sailkatu zuen, eta 2008an berriz ikasketadun gazteak bizitzeko 13. hiria bezala sailkatu zen. Etengabe bizi kalitatea neurtzen duten sailkapenetan goreneko postuetan agertu ohi da.

2009ko irailaren 24ean G20 herrialdeen bilera egin zen bertan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Pittsburgheko aireportua)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24 25 29 32 35 37 39 39 39 33 28 23 39
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2 4 10 16 22 26 28 27 23 17 10 4 16
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -30 -29 -18 -12 -3 1 6 4 -1 -9 -18 -24 -30
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7 -5 -1 4 10 14 17 16 12 6 1 -4 5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 69 60 81 76 97 105 101 86 82 57 77 73 961.4
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 16.5 13.6 14.9 13.6 13.1 12.0 10.4 10.0 10.7 10.2 12.9 15.4 153.3
Elur egunak (≥ 0.1 in) 11.5 8.1 6.8 2.2 0 0 0 0 0 .2 3.8 7.8 40.4
Eguzki orduak 93.0 110.2 155.0 183.0 217.0 243.0 254.2 229.4 198.0 167.4 99.0 74.4 2023.6
Iturria: [1]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pittsburgh Steelers taldea, Superbowl txapelketa 6 aldiz irabazi duen futbol amerikarraren taldea bertakoa da.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pittsburgh ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pittsburgh Aldatu lotura Wikidatan