Plan 9 from Outer Space

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plan 9 from Outer Space
Plan nine from outer space.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua Plan 9 from Outer Space
Izenburua euskaraz Kanpo Espazioko 9 Egitasmoa
Urtea 1959
Estreinaldia 1959ko uztailaren 22a
Generoa zietzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 79 minutu
Aurrekontua 60.00 dolar
Banatzailea Distributors Corporation of America (Valiant Pictures gisa)
Zuzendaria
Edward D. Wood, Jr.
Ekoizleak
Edward D. Wood, Jr.
Hugh Thomas, Jr.
Charles Burg
J. Edward Reynolds
Gidoilariak
Edward D. Wood, Jr.
Aktoreak
Bela Lugosi
Vampira
Lyle Talbot
Argazkilariak
William C. Thompson
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Plan 9 from Outer Space (euskaraz Kanpo Espazioko 9 Egitasmoa) 1959ko Ed Wood estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Bertan, Bela Lugosi, Maila Nurmi eta Lyle Talbot aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Hollywoodeko filmeekin alderatu ezkero oso aurrekontu mugatua izan zuen, ondorioz ikusle kopuruaren aldetik sekulako porrota izan zen, zinemaren historiako filma txarenetakoen astean aipatu ohi delarik, zuzendaria bera ere inoizko zuzendari txarrena bezala ere maiz aipatzen delarik. Halere, denbora igaro hala kultuzko filma bilakatu da. Btxikeria gisa, filma burutzen ari zenean Bela Lugosi aktore beteranoaren heriotza jazo zen, zuzendariak haren omenez Lugosi Tor Johnson suediar borrokalariaren etxeko lorategian loreak biltzen agertzen den eszena mutua gehitu zuelarik.

1994ean Tim Burtonek filma honen filmaketari buruzko Ed Wood filma burutu zuen, bertan Johnny Depp aktoreak Ed Wood zuzendaria eta Martin Landau aktoreak Bela Lugosi aktorea antzeztu zutelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Estralurtarrek lurtarrak zonbietan bilakatuko dituen 9 Egitasmoa martxan jarri dute. Horren arrazoia gizakiek euren asmakuntza militarrekin galaxiaren oreka arriskuan jartzen dutelan datza, hain zuzen ere, bonba atomikoa eta oraindik asmatzeke daukaten "solaronite" lehergailuak eguzkia eta galaxia osoa suntsitu eta desagertarazi baidezakete.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plan 9 from Outer Space