Planes, Trains and Automobiles

Wikipedia, Entziklopedia askea

Planes, Trains and Automobiles (euskaraz Hegazkinak, Trenak eta Autoak) 1987ko John Hughes estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako komedia film bat da. Steve Martin eta John Candy aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Neal Page (Steve Martin) New York hirira lan gaiengatik bidaitu duen negoziogizon bat da. Patuaren halabeharrez, Del Griffith (John Candy) bainuetako kortina-saltzaile xelebre eta lagunkoia ezagutuko du, eta haren erruz bere Chicagoko etxera Esker emate eguneko itzulerako hegaldia galduko du. Page lasterrera Griffith haren bizimodu zorrotz eta araututik oso bestelakoa eta ezberdina den mundu batean bizi dela ohartuko da: halere, patuaren hainbat gertakizunen ondorioz elkarrekin bizitzera eta batak bestearengandik ikastera derrigortuak egongo dira. Zein ala zein izaera ezberdinagokoak diren bi gizonek abentura, ezbehar eta gorabeherez beteriko bi egun igaroko dituzte, Griffithek Neal Esker emate eguneko bere familiarekin afaltzeko garaiz iritsi dadin eramaten saiatuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak