Planet of the Apes (1968ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Planet of the Apes
Planet of the Apes (logo).svg
Datuak
Jatorrizko izenburua Planet of the Apes
Izenburua euskaraz Simioen Planeta
Urtea 1968
Estreinaldia 1968ko otsailaren 8a
Generoa zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 112 minutu
Aurrekontua 5.799.157 dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Franklin J. Schaffner
Ekoizleak
Arthur P. Jacobs
Gidoilariak
Michael Wilson
Rod Serling
Pierre Boulle idazlearen Planet of the Apes eleberrian oinarritua
Aktoreak
Charlton Heston
Roddy McDowall
Maurice Evans
Kim Hunter
James Whitmore
James Daly
Linda Harrison
Musikagileak
Jerry Goldsmith
Argazkilariak
Leon Shamroy
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
filmaren IMDBko fitxa irakurgai

Planet of the Apes (euskaraz Simioen Planeta) 1968ko Franklin J. Schaffner estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Pierre Boulle idazlearen Planet of the Apes eleberrian oinarritua dago. Bertan, Charlton Heston, Roddy McDowall, Maurice Evans, Kim Hunter, James Whitmore, James Daly eta Linda Harrison aktoreek antzeztu zuten.

Garai hartan Charlton Heston jada adineko aktorea bilakatu zen eta garai hartan modan zeuden zientzia-fikziozko filmen gurdira igo eta filma honetaz gain The Omega Man (1971) eta Soylent Green (1973) filmak ere antzeztu zituen, hain zuzen hiruak gaur egun genero honetako kultuzko filmak bilakatuak.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Taylor (Charlton Heston), Landon (Robert Gunner), Stewart (Dianne Stanley) eta Dodge (Jeff Burton) astronautak heuren Icarus izeneko espaziontzian 2.006 urte iraun dituen hibernazio eta argiaren abiaduran burututako bidaiaren ondoren planeta ezezagun batera iritsi berri dira. Taylorren ustez, topatutako planeta Lurretik 320 argi-urtera omen dago eta Orion konstelazioko izar baten inguruan biraka omen dabil.

Planeta honetan Taylorrek bertako gizaki mutuak esklabotzat dituen tximino espezien zibilizazioa topatuko du. Zintzurrean zauritua izatearen ondorioz ez da mintzatzeko gai, hortaz tximinoek Taylor ere heuren morroi egingo dute. Behin zauria sendatu eta berriz ere mintzatzeko gai denean, Zira (Kim Hunter) izeneko psikologoa den tximino eme bat eta haren bikotekidea de Conelius-en (Roddy McDowall) laguntzaz matxinatu egingo da.

Filmaren amaiera zinemaren historiako ahaztezin eta harrigarrienetakoa da, Gerra Hotzaren aurkako aldarrikapen edota salaketatzat jo ohi delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beneath the Planet of the Apes (1970), Escape from the Planet of the Apes (1971), Conquest of the Planet of the Apes (1972) eta Battle for the Planet of the Apes (1973) izeneko jarraipenak izan zituen. 2001an Tim Burton zuzendariak izen berdineko Planet of the Apes berregokitzapena filmatu zuen, honako honetan Mark Wahlberg, Tim Roth eta Helena Bonham Carter aktoreek antzeztu zutelarik, gainera jatorrizko filma honetako Charlton Heston eta Linda Harrison aktoreek ere paper bana antzeztu zituzten. Bestalde, 2010an Rise of the Planet of the Apes izeneko jarraipena izen zuen, bertan istorio honetako jatorria edo hasiera kontatzen delarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Planet of the Apes (1968ko filma)