Plano (Texas)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Plano

Plano (Texas)
Izen ofiziala City of Plano
Estatua Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Estatua
Konderria
Texas
Collin
Koordenatuak

33°03′01″N 96°44′45″W / 33.05028°N 96.74583°W / 33.05028; -96.74583Koordenatuak: 33°03′01″N 96°44′45″W / 33.05028°N 96.74583°W / 33.05028; -96.74583

Plano (Texas) non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Plano (Texas)
Eremua 185,5 km²
Garaiera 206 m
Biztanleria 269.776 bizt. (2012)
Dentsitatea 1.454,32 bizt./km²
http://www.plano.gov

Plano Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da, Texas estatukoa, Collin konderrian dagoena.

2010. urteko erroldaren arabera, 269.776 biztanle zeuden Planon. Metropoli-eremu osoan, bestalde, 6.145.037 biztanle daude. 2000. urteko erroldaren arabera, 222.030 biztanle zeuden, biztanleriari dagokionez, Texasko bederatzigarren hiririk handiena zenez. 2008. datuen arabera, beste alde batetik, biztanleriak gora egin zuen aurreko urteekin alderatuz: 267.480 biztanle zeudenez, Estatu Batuetako hirurogeita hamargarren hiri handiena zen.

Plano, Dallas-Forth Worth metropoli-eremukoa da. Industria-konpainia handi mordoek daukate egoitza nagusia Planon, hala nola Ericsson Inc., Rent-A-Center, Crossmark, Perot Systems, Electronic Data Systems, JCPenney, Frito-Lay, Cinemark Theatres, Dr Pepper eta UGS-k, besteak beste.

Bizi izateko aukerako hiria da Plano, eta horregatik hainbat sari eta merezimendu eman izan diote: beste batzuen artean, CNN Money aldizkariak Ekialdeko Estatu Batuetan bizi izateko hiririk egokiena izendatu zuen 2005. urtean. Gainera, Planoko ikastetxeak herrialdeko onenetakoen artean daude hainbat sailkapenen arabera. Hiririk dirutsuenetarikoa ere bada, %6,4koa baino pobrezia txikiagoarekin: izan ere, 2008. urtean Estatu Batuetako hiririk dirutsuena izan zen, herrialde guztiko etxekoen diru-sarrerak konparatuz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uztaila izaten da urteko hilabeterik beroena.
  • Jaso duten tenperatura beroena 1936. urtean izan zen: 47,77 °C.
  • Urtarrila izaten da urteko hilabeterik hotzena.
  • Jaso duten tenperatura hotzena 1930. urtean izan zen: -21 °C.
  • Hilabete euritsuena maiatza izaten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1840. urtekoa da Planoko lehenengo asentamendua: zerrategia, errota eta denda zegoenez, gero eta jende gehiago erakarri zuen herriak. 1872. urtean trenbidea eraiki zutenez, Texas - Houston lotzen zuen linea, hiria asko hazi zen: 500 biztanle zeuden 1874. urterako. Edozein modutan ere, XX. mendeko bigarren erdian hazi zen nabarmen, batez ere 80ko hamarkadatik aurrera.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi:Portal

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plano (Texas) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]