Plantagenet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plantagenet leinua» orritik birbideratua)

Plantagenet[1] etxea edo Plantagenet leinua 1154 eta 1485 bitartean Ingalaterrako Erresuman erregetzan egon zen leinua izan zen. Plantagenet leinuko azkenari erregetza uztera behartu zutenean, koroa ordu arte bigarren mailakoak ziren bi dinastien eskuetara iragan zen: hasiera batean Lancaster etxea eta ondoren York etxea. Azkenik 1485ean Rikardo III.a Ingalaterrakoaren heriotzarekin Plantagenet leinuari amaiera eman eta Tudor etxearen erregetzari hasiera eman zitzaion.

Plantagenet dinastiaren jatorria Anjouko konderrian dago. 1127an Godofredo V.a Anjoukoa zena Henrike I.a Ingalaterrakoaren alaba zen Matilde Ingalaterrakoarekin ezkondu eta bien semea zen Henrike II.a Ingalaterrakoa Ingalaterrako Erresumako errege bilakatu zen, honela Plantagenet dinastiari hasiera emanaz. Plantagenet etxeko errege ezagunena Rikardo Lehoibihotz izan zen, Henrike II.aren hirugarre semea hain zuzen ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]