Plauto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plautus.gif

Plauto, latinezko izen osoa Titus Maccius Plautus izanik [1], (Sarsina, c. K. a. 254, Erroma, K. a. 184) latinezko komedia egile bat izan zen. Bere komediak arrakasta handikoak izan ziren bere garaiko Antzinako Erroman eta baita gerora ere. Horri esker, ia osotasunez eta jatorrizko idazketan gaurdaino heldu diren latinezko literatura lan zaharrenak direla esan daiteke, bere garaiko latinezko idazleetatik zati batzuk bakarrik heldu direla ikusirik [2]. Plautoar izenondoaz ezagutzen dira Plautoren beraren edo Plautoren estiloaz idatziriko lanak.

Komediak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

130 bat komediaren ustezko egiletzat jo izan da, baina Varroren De Comoediis Plautinis lanari esker ziurtasunez honako 21 komedia hauek bereak direla esan daiteke: Amphitruo, Asinaria, Aulularia, Captiui, Curculio, Casina, Cistellaria, Epidicus, Bacchides, Mostellaria, Menaechmi, Miles gloriosus, Mercator, Pseudolus, Poenulus, Persa, Rudens, Stichus, Trinummus, Truculentus, Vidularia (azken honen zati batzuk bakarrik). Haien artean ezagunena Miles Gloriosus da. Bertsio batzuk daude, bai filmetan, bai antzerkian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plauto Aldatu lotura Wikidatan


  1. Izen osoa eztabaidagarria da. Ikus: (Ingelesez) Gian Biagio Conte,Joseph Solodow,Don P. Fowler,Glen W. Most: Latin literature: a history, 49. orrialdea.
  2. (Ingelesez) Gian Biagio Conte et alia: op. cit., 50. orrialdea eta Livius Andronicus, Ennio eta Neviori buruzko atalak.