Plazandreok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plazandreok
Sorrera1995
Egoitza nagusiaLizardi bidea, 25
20015 Donostia
Ideologia politikoaFeminismoa
plazandreok.blogspot.com

Plazandreok 1995ean Donostian estreinako aldiz hauteskundeetara aurkeztu zen alderdi politikoa da. Bere burua "emakumezko plataforma politikotzat" du eta, alderdi politikoaz gain, elkarte feminista ere bada. Donostian burutzen den Feministaldiaren antolatzailea da. Donostiako Emakumeen Etxea sustatzen aritu dira, eta hiriko puntu beltzen maparen osaketan ere bai.[1]

Izenaren zergatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an asmaturiko izena izan zen "plazagizon" parekoaren bila eta emakumeek plaza zein espazio publikoak hartzearen beharra aldarrikatzeko.[2]

Emaitzak Udal hauteskundetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ko sakeleko egutegia

1995, 1999, 2003 eta 2007ko Donostiako Udal Hauteskundeetan ez ezik 1999ko Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Hauteskundeetan eta 2003 eta 2007an Gipuzkoako Foru Hauteskundeetan ere hartu du parte. Inoiz ez du zinegotzi zein batzarkiderik izan:

  • 1995eko Donostiako Udal Hauteskundeetan hartu zuen parte lehendabizikoz, Juana Aranguren Rica zerrendaburua izanik.
  • 1999ko Foru eta Udal Hauteskundeetan, Plazandreokek Donostian 667 boto (%0,68a) lortu zituen, berriro Juana Aranguren zerrendaburua izanik. Bilbon 270 boto (%0,14a) eta Bizkaian 923 (%0,15a) lortu zituen.
  • 2003ko Foru eta Udal Hauteskundeetan, Plazandreokek Asun Urbieta izan zuen alkategaia Donostian, 611 boto lortuz. Gipuzkoako Foru Batzarrerako zerrendaburua, berriz, Arantza Campos izan zen, 973 boto (%0,29a) lortu zituena.
  • 2007ko Foru eta Udal Hauteskundeetan, Plazandreokek berriro Asun Urbieta izan zuen alkategaia Donostian, 611 boto (%0,59a) lortuz. Gipuzkoako Foru Batzarrerako zerrendaburua, berriz, Arantxa Olañeta izan zen, 1.533 boto (%0,58a) lortu zituena. Lehendabizikoz gizonak izan zituen bere zerrendetan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea betetzen.[3]
  • 2011ko Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagaia Asun Urbieta izan zen eta Udalerako Juana Aranguren.[4][2]
  • 2015eko Udal Hauteskundeetan PlaZ! bezala aurkeztu zen Medeak eta bestelako feministekin osaturiko hautagaitza feminista.[5][6][7] Zerrenda osatu zutenak: Josebe Iturrioz López, Miren Agur­tzane Zubero Aguirregomezcorta, Ana Txu­rruka Etxe­zarreta, Santiago Eraso Beloqui (Independientea), Manuel Eduardo Prada Laya (Independientea),María Asunción Urbieta García, Miguel Ángel Martín Conde (Independientea), Danele Sarriugarte Mochales, Diego Mesa Ruiz (Independientea), Juana Aranguren Rica, Jokin Azpiazu Carballo (Independientea), María Mercedes Fernández Boga, José Ramón Araolaza Pagalday (Independientea), ­Itziar Elizondo Iriarte, Mikel Otxo­torena Fernández (Independientea), Kattalin Miner Pérez, Luzio Egiguren Ganboa (Independientea), Miren Amaia González Bergareche, Ignacio Ormazabal Galarza (Independientea), Nagore Iturrioz López, Ongi Etorri Jiménez Sandua (Independientea), María Dolores Blanca Roldán Fernández, Jesús González Esteban (Independientea), Miren Aran­tza Elizondo Lopetegui, Nicolás Celedonio Bermejo González (Independientea), María Africa Jiménez Varela, Alberto De Arquer Vidarte (Independientea).[8]
  • 2019ko Hauteskundeetan hautagairik faltan egonik, ez aurkeztea erabaki dute.[9][1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Berria.eus. «Andreak plazara. Zerrenda feministak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-16).
  2. a b Berria.eus. «"Feministak gutxi gara, eta ondo zaindu behar dugu elkar"» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  3. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea[Betiko hautsitako esteka]
  4. Berria.eus. «Andre zerrendaburu gutxi daudela dio Plazandreok-ek» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  5. Berria.eus. «Plaz hautagaitza feminista aurkeztu dute Donostiako Udalerako» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  6. (Gaztelaniaz) «PlaZ!, candidatura feminista para Donostia» El Diario Vasco 2015-01-25 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  7. «“En política hay muchos maromos” | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  8. «2015EKO UDAL HAUTESKUNDEAK.HAUTESKUNDE ADMINISTRAZIOA.DONOSTIALDEKO HAUTESKUNDE BATZOR­DEA» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  9. «"Horrenbeste glamour duen hiria izateko, oso gustu txarra dauka Donostiako Udalak"» Irutxuloko Hitza 2019-04-11 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]