Plecoptera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Plecoptera
Fosilen hedapena: Permiar-gaur egun

Eusthenia generoko kide heldua
Eusthenia generoko kide heldua


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Artropodo
Klasea: Insecta
Azpiklasea: Pterygota
Infraklasea: Neoptera
Goiordena: Exopterygota
Ordena: Plecoptera
Azpiordenak

Plecoptera intsektu ordena bat da. 3.497 espezie ezagutzen dira mundu osoan eta oraindik askoz gehiago identifikatu daitezkeela uste da. Plecopterak mundu osoan zehar aurki daitezke, Antartikan izan ezik. Neopteraren barruan talderik zaharrenetarikoa dela uste da, oso gertukoak izan daitezkeen ahaideak aurkitu direlako Karbonifero eta Permiar arroketan. Gaur egungo dibertsitatea, hala ere, Mesozoikoan garatu zen.

Ipar eta Hego hemisferioko espezieak ezberdinak dira, nahiz eta ekuatorea zeharkatu duten askotan historia geologikoan zehar. Espezie guztiak oso sentikorrak dira ur kutsatuari, eta ibai edo aintzira batean aurkitzen badira uraren kalitatearen erakusgarritzat hartu ohi dira[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plecoptera Aldatu lotura Wikidatan