Pleiadeak (astronomia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pleiadeak
Pleiadeen kokapen-mapa

Pleiadeak, edo Messier 45, M45 edo Zazpi Ahizpak Ipar hemisferioko izar-kumulu bat da, begi hutsez ikusten dena gaueko zeruan, Taurus konstelazioaren albo batean kokatua. Ezaguna da aspalditik, eta kultura askotako antzinako mitologian agertzen da.

Euskal Herriko bazter askotan "Oiloloka bere txitekin" deitzen diete.

Izena greziar mitologiatik dator. Pleiadeak Atlasen zazpi alabak dira.

1.000 izarrek, gutxi gorabehera, osatzen dute kumulua, eta haietatik dozena bat begi hutsez ikus daitezke. Oso izar gazteak dira; 30 argi-urteko espazio batean daude, Lurretik 450 bat milioi urtera. Lurretik gertuen dagoen kumuluetariko bat da. Izarrok duela 100 bat milioi urte sortu ziren, izarrarteko gas-hodei batetik. Kumuluko izarrik handienak eta distiratsuenak zuri-urdinak dira, Eguzkia baino bost aldiz handiagoak.

Zerua garbi dagoenean eta Ilargirik ez dagoenean, izar urdin distiratsuenak begi hutsez ikus daitezke (parentesi artean, itxurazko magnitudea): Taygeta (4,3), Pleione (5,09), Merope (4,17), Maia (3,88), Electra (3,71), Celaeno (5,46), Atlas (3,63) eta Alcyone (2,87).

Adituen arabera, beste 250 milioi urtez baino ez dira biziko elkarrekin. Denbora hori igarotzerako, elkarrengandik bereizi egingo dira,

Ipar hemisferioan, neguan, aski nabarmen agertzen direnez, antzinateko kulturetan ere ezagunak izan ziren. Indiako Mahābhārata epopeian aipatzen dira, Homeroren Iliada eta Odisea epopeietan ere bai; baita Biblian eta maien liburu sakratuan ere.

Herri-kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako Subaru automobil-konpainiaren logoa Pleiadeen kumulua da. Japonieraz, Pleiadeen kumuluak «Subaru» izena du.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Pleiadeak (astronomia)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]