Plentzia
Wikipedia(e)tik
|
Plentzia |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Plentzia | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Uribe-Kosta |
||
| Alkatea | Isabel Zarauza Norato (Independienteak) | ||
| Herritarra | plentziar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 5,79 km2 | ||
| Garaiera | 4 m. m. | ||
| Distantzia | 23 km Bilbora | ||
| Euskaldunak | %28,70 (2001) | ||
| Postakodea | 48620 | ||
| Biztanleria | 4.069 bizt (2006) | ||
| Dentsitatea | 682,04 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1299 | ||
| www.plentzia.net | |||
Plentzia Bizkaiko udalerria da, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean kokatua. Bilbotik iparraldera 25 bat kilometrora dago, kostaldean, herrialdeko ipar-mendebaldean. Plentzia Butroe ibaiko azken bihurgunearen eskuinaldean dago, Plentzia/Gorlizko badian isuri aurretik. 5,79 kilometro koadro dauzka eta 4.000 biztanle inguru bizi dira bertan. Biztanleria udan laukoiztu egiten da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ingurua.
Plentzia Uria Uribe Kostako eskualdearen erdialdean kokaturik dago, Barrika, Urduliz, Gatika, Lemoiz eta Gorliz inguruan dituela. Plentziako Itsasadarrak (edo Butroe erreka) herria hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du, Plentzia-Gorlizko badian itsasoratu arte, Urgoso errekaren urak jasota. Aipagarria da Plentziako hondartza, turismoa erruz erakarri duena. Basoak urriak dira, Isuskitza ingurukoak kenduta; horrez gain, Saratxagan belardiak daude. Hainbat muino dago herrian, Jentilmendi mendia, esaterako.
[aldatu] Auzoak
[aldatu] Historia.
Erromatar aztarnak aurkitu dira herrian, baina hiribildu moduan XIII. mendean sortu zen, Lope Diaz de Harok balea arrantzan eta merkataritzan ziharduen eta Gorlizena zen lurralde bateko gunea mugarritu zuenean, hain zuzen ere,1299an, Gorlizena zen Gaminiz auzoan. Hiribildu berriaren lurraldeak Gorlizi hartu zitzaizkion beraz. Foruan emandako izena "Placencia de Butrón" izan zen, hortik gaurko "Plentzia" eratorri da. Hiribilduari Logroñoko Forua eman zitzaion, eta hurrengo Bizkaiko jaunek eta Gaztelako erregeek Forua berretsi zuten.
Butroetarrak herriaz jabetu ziren, baina XVI. mendean horren gaineko boterea galdu zuten. Hortik aurrera bere goraldia izan zuen Plentziak, ontzigintza, balea-arrantza eta merkataritza zirela eta. Ontzigintzaren azken aztarna Astillero plaza da.
XVIII. mendean beheraldi handia hasi zen, izan ere, Espainiar-Britainiar gudan flota guztia galdu eta herrian industrializaziorik gertatu ez zenez, bere inguru naturala bere horrretan mantendu zuen Plentziak. Azken arrazoi horregatik, burgesia txikiak udako herri bihurtu zuen Plentzia, batez ere XIX. mende amaieratik aurrera.
Gaur egun, berriz, Plentzian dago Bilboko Metroko amaierako geltokietako bat. Plentziari hainbat urbanizazio berri dagozkio, esaterako Isuskitza deritzona (Plentziako Abanikoa, horrela deitua airetik daukan itxuragatik), Butroe ibaian gora dago, Plentziatik bi kilometrora ibaiak egiten duen errebuelta zabal baten barruan.
[aldatu] Ekonomia eta Gizartea.
Hirugarren sektorea nagusi da, ostalaritzari lotua.
Lehen sektoreari dagokionez, arrantza portua aipatzekoa da. Nekazaritza ere garrantzitsua izan da herriaren historian, baina gaur egun zahartze-prozesua nabaria da herrian.
[aldatu] Jaiak
- Uztailaren 16an, Karmengo Amaren jaiak.
- Uztailaren 22an, Andra Mari Magdalenaren jaiak.
- Irailaren 2an, Andolin Deunaren jaiak.
[aldatu] Kirola
Hainbat kirol elkarte daude herrian:

