Plitvice Lakuetako Parke Nazionala
| Plitvice Lakuetako Parke Nazionala1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Plitvice Lakuetako Parke Nazionala |
|
| Mota | Naturala |
| Irizpideak | vii, viii, ix |
| Erreferentzia (ID) | 98 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
| Koordenatuak | 44°52′50″N 15°36′58″E / 44.88056°N 15.61611°EKoordenatuak: 44°52′50″N 15°36′58″E / 44.88056°N 15.61611°E |
| Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Plitvice Lakuetako Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni park Plitvička jezera), Kroaziako parke naturalik garrantzitsuena da. 1949an izendatu zuten parke nazional eta 1979an Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen. Zagreb hiriburutik 137 kilometro hegoaldera dago, Bosniarekiko mugatik oso gertu.
Parkea [aldatu]
Lika-Senj eskualdeko Mala Kapela mendietan kokatzen da, Kroazia erdialdean. 296 km²ko azalera du parkeak. Meseta karstiko batean altuera desbedineko 16 laku eta berauek konektatzen dituzten 92 urjauzi daude. Matica ibaiaren urak hartzen ditu eta 133 metro beherago Korana ibaia sortzen du.
Goiko hamabi lakuak (Gornja jezera) dolomita harrietan eratu dira. Lakurik handienak lehenengoa den Prošćansko jezero (68 ha), Galovac (12'5 ha) eta azkenengoa den Kozjak (81 ha) dira. Beheko lau lakuak (Donja jezera) txikiak dira. Kareharritan sortutako lakuak direnez kobazulo ugari ere aurkitzen dira. Urjauzien artean aipatzekoa da Veliki Splat, 78 metrotako saltoa. Lakuak mediterraniar eta alpeetar floraz inguraturik daude. Pagoak, izeiak, pinuak eta astigarrak dira nagusi eta baso hauetan hartz arreez eta otsoez gain 120 hegazti espezietik gora bizi dira.
Turismoa [aldatu]
1893an jadanik parkearen kontserbaziorako komisio bat eratu zen eta 1896rako lehenengo hotela eraiki zuten bertan. Garai hartan 1000 bisitari jaso ohi zituzten urtero. 1949an Yugoslaviako gobernuak parkea nazionalizatu zuen. Gaur egun ia milioi bat bisitari hartzen ditu parkeak. Turistentzako ibilbide polita prestatua dago; tren batek goiko lakura eramaten du jendea eta ondoren laku guztien ertzetik bidexka eta zubiak igaroz behean bukatzen da bisitaldia. Tartean handiena den Kozjak lakua itsasuntziz igarotzen da.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Plitvice Lakuetako Parke Nazionalaren web orri ofiziala
- Plitvice, aintziren parkea Zientzia.net
- Argazkiak
| Gizateriaren Ondarea Kroazian | ||
|---|---|---|
|
Šibenikeko Donejakue katedrala • Dubrovnik • Basilika Eufrasikoa, Poreč • Plitvice Lakuetako Parke Nazionala • Split eta Dioklezianoren jauregia • Stari Grad zabaldia • Trogir |
||