Pobol y Cwm

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Pobol y Cwm
Jatorria
Sortzailea(k)John Hefin (en) Itzuli
IzenburuaPobol y Cwm
Jatorrizko hizkuntzagalesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Atalak8.000
Ezaugarriak
Genero artistikoasoap opera
Antzezlea(k)
Ifan Huw Dafydd (en) Itzuli
Mali Harries (en) Itzuli
Gareth Jewell
[[Kategoria:Ifan Huw Dafydd (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Mali Harries (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC Cymru Wales (en) Itzuli
Hasiera-data1974ko urriaren 16a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGales

bbc.co.uk…
IMDB: tt0240291 Facebook: pobolycwm Twitter: pobolycwm Edit the value on Wikidata

Pobol y Cwm (euskaraz: «Haraneko Jendea») Galesen galeseraz emititzen den telesail bat da. 1974-1982 bitartean BBC Wales telebista kateak emititu zuen, aldiz, 1982. urtetik gaur egun arte S4C kateak emititu du. Errugbi partidu garrantzitsuak kenduta, Galesen gehien ikusten den telebista saioa da.

Telesaila Galesko hego-mendebaldeko Carmarthenshire konderrian filmatu da, hain zuzen ere, Carmarthen eta Llanelli udalerrien arteko eremuan; halere, ez da galeseraz Carmarthenshire eskualdeko ahoskeraz mintzatzeko ahalegin handiegirik egiten. Horregatik, telesailako denborapasetako ba, telesaila kokatzen den udalerrira doazen eta galeseraz mintzatzen diren beste Galesko eremuetatiko kanpotarren ahoskera edo dialektoa zein den asmatzea izan da.

Aktoreak normalki ingeles antzezpen munduan erabat ezezagunak dira; hala ere, 1987 eta 1994 bitartean Gareth Wyn Harries pertsonairen papera antzeztu zuen Ioan Gruffudd aktorea gaur egun Hollywoodeko filmetan agertu da eta nazioartean ospetsua da.

Protagonistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goenkale[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994. urtean Goenkale telesaila sortzeko unean, garai hartako EITBko zuzendari ziren Oterminek eta Amatiñok Galesera bidaiatu eta Pobol y Cwm telesaila oinarritzat hartu zuten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urkizu, Urtzi. (2015-12-15). «Arralde ez da izan debalde» Berria.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]