Pohnpei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pohnpei

Pohnpei (1990era bitartean, Ponape) Ozeano Bareko mendebaldeko uhartea da, Ekialdeko Karolina uharteetan dagoena, Mikronesiako Estatu Federatuen administraziopean.

Itsaspeko sumendiek eratutako uhartea da, eta uhartetxo ugarik inguratzen dute. 334 km2 ditu, eta 34.000 biztanle inguru (2010). Hiriburua Kolonia du. Hiri nagusiak: Metalanim eta Ronkiti.

Geografia

Mikronesiako lorategia izenaz ere ezagutzen da, oparoa baita bertako landaredia. Totolom mendia da uharteko gailur garaiena (791 m).

Ekonomia

Kopra eta kakaoa esportatzen dira, eta garrantzi handia du turismoak. Nazioarteko aireportua du.

Ondasun nabarmenak

Monumentu ugari daude uhartearen ekialdean, bertan zabaltzen den aintziraren inguruan, batez ere. Aipagarriak dira, besteak beste, historiaurreko 92 eraikin, ubideek lotzen dituztenak, eta K. a. 2000. urteko herri eta otoitz-leku baten hondakinak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pohnpei Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak