Pointe-à-Pitre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pointe-à-Pitre

Guadalupe
Pointe-à-Pitre.JPG
Izen ofiziala Pointe-à-Pitre
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
Guadalupe
Guadalupe (971)
Pointe-à-Pitre (burua)
Alkatea Jaques Bangou (2008–2014)
Koordenatuak 16°14′28″N 61°31′59″W / 16.24111°N 61.53306°W / 16.24111; -61.53306Koordenatuak: 16°14′28″N 61°31′59″W / 16.24111°N 61.53306°W / 16.24111; -61.53306
Pointe-à-Pitre non dagoen adierazten duen Guadalupe-ko/-go/-eko mapa
Pointe-à-Pitre
Eremua 2,66 km2
Posta kodea 97110
Biztanleria 17.541 bizt. (2006)
Dentsitatea 6.594,36 bizt./km²
INSEE kodea 97120


Pointe-à-Pitre (frantsesez: Pointe-à-Pitre, pwɛ̃tapitʁ ahoskatua; Antillako kreolez: Lapwent, lapwɛ̃t ahoskatua) Frantziako Guadalupe itsasoz haraindiko eskualdeko hiria da. Hiria Grande-Terre uhartean dago.

Departamenduko hiriburua ez den arren, uharteko aglomeraziorik handiena osatzen du. Nazioarteko aireportua ere badu, Pointe-à-Pitreko nazioarteko aireportua hain zuzen ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grande-Terre uharteko hego-mendebaldeko aldean dago, Karibeko itsasertzean. Rivière Salée ("ibai gazi") izeneko itsasertzea, Grande-Terre eta Basse-Terre uharteak banatzen dituena, gertu du. Inguruan Les Abymes, Baie-Mahault eta Le Gosier udalerriak ditu. Kareharrizko ordoki batean kokaturik, Petit Cul-de-Sac Marin badiak portu babestua sortzen du.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Pointe-a-Pitre)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.1 29.1 29.4 30.1 30.7 31.3 31.5 31.6 31.5 31.2 30.5 29.6 30.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 19.9 19.9 20.4 21.7 23.1 23.8 23.8 23.7 23.3 22.9 22.1 20.9 22.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 84 64 73 123 148 118 150 198 236 228 220 137 1779
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE) [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guadalupeko bi uharte nagusien lotunean kokaturik, frantziar agintari kolonialek aspalditik zebilen bertan hiri bat eratzeko asmotan, baina 1713 eta 1730 artean hainbat aldiz saiatu arren, ezin izan zuten eremu zingiratsua zelako.

Britainiar okupazioan (1759–1763) zingiraren ondoan dagoen muino batean gotorleku bat ezarri zuten, frantziarren eskuetara itzuli zenean egungo hiriaren sorleku bilakatu zena. Gabriel de Clieu gobernadoreak 1764an hiria eratu eta inguruko zingirak drainatzeari ekin zioten.

1780an suak hiria suntsitu zuen eta 1843an lurrikara batek. Hondamendiak berriro errepikatu ziren: suak, 1850, 1871 eta 1931an, lurrikarak 1851 eta 1897an eta urakanak 1865 eta 1928an. Kolera-epidemia batzuk ere jasan zituen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pointe-à-Pitre udalerria zazpi udalerriz osaturiko aglomerazio baten hiriburua da, 1999ko erroldaren arabera 171.773 biztanle zituena. Hona hemen zazpi udalerriak:

Pontois ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pointe-à-Pitre Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Guadalupe (departamendua)
Artikulu hau Guadalupeko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.