Ingeles armada Eduardo Printze Beltzak zuzendutako 7.000 lagunek osaturik zegoen eta Joan II.a erregeak zuzendutako 15.000 laguneko frantziar armada izan zuen arerioa. Ingelesek frantziarren zaldiak hil zituzten bere zaldunak oztopatzeko. Inguratze-mugimendua egin eta, frantziarrek ihes egitea saiatu arren, frantziar erregea preso hartu zuten.
Erregearen galerak krisi larria ekarri zuen Frantzian. Horren ondorioz, 1360. urtean frantziarrek Bretignyko hitzarmena sinatu behar izan zuten lurraldeen truke erregea askatzeko.