Polarografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heyrovského polarograf
Heyrovskýren polarografoa

Polarografia elektrolito batean dauden ioi edo molekula oxidagarriak edo erreduzigarriak ezagutzeko eta ioi-kontzentrazioa neurtzeko analisi-metodoa da. Elektrolisiko polarizazio-potentziala aldatzean gertatzen den korronte elektrikoaren intentsitate-aldaketaren neurketan oinarritzen da. 1920. urtean hasi zen Jaroslav Heyrovský txekiar kimikaria metodo hori erabiltzen, eta 1922ean egin zuen lehen polarografoa. 1959an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen aurkikuntza honi esker[1][2][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Reinmuth, W. H.. (1961-11-01). «Theory of Stationary Electrode Polarography» Analytical Chemistry 33 (12): 1793–1794.  doi:10.1021/ac60180a004. ISSN 0003-2700. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  2. Nicholson, R. S.; Shain, Irving.. (1964-04-01). «Theory of Stationary Electrode Polarography. Single Scan and Cyclic Methods Applied to Reversible, Irreversible, and Kinetic Systems.» Analytical Chemistry 36 (4): 706–723.  doi:10.1021/ac60210a007. ISSN 0003-2700. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  3. Bard, Allen J.. (2001). Electrochemical methods : fundamentals and applications. (Second edition. argitaraldia) ISBN 0-471-04372-9. PMC 43859504. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]