Polea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaur egungo polea bat.

Polea (batzuetan trokola eta txirrika ere deitua) indarra transmititzeko balio duen makina sinple bat da. Kanaldun gurpil bat da eta bertatik hari edo soka bat pasatzen da. Sokaren alde batean igo nahi dena jartzen da eta beste aldetik indarra egiten da. Polipastoak sortuz indarraren tamaina gutxiagotu daiteke, eta aldi berean igoera edo jaitsiera abiadura ere txikiagotzen da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polea sinple finkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polea-simple-fija.jpg

Polea sinple finkoak edo txirrika finkoa indarra egiten den norantza aldatzeko abantaila ematen du, baina ez du gutxiagotzen egin beharreko indarraren magnitudea.


Polea sinple mugikorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polea-simple-movil2.jpg

Polea sinple mugikorrean igo nahi dena poleara lotzen da eta sokaren mutur bat finkatzen da. Gero beste aldetik tiratuz bai polea bai eta pisua igotzen da aldi berean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polea Aldatu lotura Wikidatan