Polemon I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Polemon I.a Pontokoa (K. a. 60-K. a. 8), Pontoko Erresumako erregea izan zen K. a. 38 eta K. a. 8 bitartean, Sofenekoa K. a. 33 eta K. a. 30 bitartean eta Bosforoko Erresumakoa K. a. 14 eta K. a. 8 bitartean.

Erromaren aliatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kariako Laodizea hiriko hizlari ospetsua zen Zenonen semea zen. Marko Antoniok Asia Txikian eraman zuen hedapen politikaren babes leial bat izan zen. Marko Antoniogandik, Polemonek berak eta bere aitak emandako zerbitzuengandik, Ziliziaren zati baten gobernua jaso zuen, errege titulurik gabe, K. a. 39an.

Handik gutxira, printzerri hau Pontogatik aldatu zuen, errege tituluarekin (jada bazen K. a. 36an), eta Marko Antoniorekin batera lan egin zuen partiarren aurkako kanpainan, Appius Statianusekin batera garaitua eta preso hartua izan zelarik. Erreskate baten truke askatua izan zen.

Triunbiroak, esker on bezala, Armenia Txikia izeneko erresuma eman zion (Ponto galdu gabe). Marko Antonio eta Kleopatrari lagundu zien K. a. 31n gertatu zen Aktiumeko guduan, baina Augustorekin bakea sinatzen jakin zuen, Pontoko eta Armeniako errege bezala berretsi zuena, eta, beranduago, erromatar herriaren aliatu eta lagun bezala izendatu zuen.

K. a. 16an, Marko Agripak Bosforoko Erresuma menperatzea agindu zion, Asandro hil zenetik Eskriboniok usurpatu zuena. Eskribonio usurpatzailea, Bosforoko Erresumako biztanleek hil zuten Polemon iritsi aurretik, bere burua errege izendatu zuena, bere aurka zeudenak hilez. Agripak tronuan berretsi zuen, eta, ondoren, Augustok berak.

Eskribonio hil ondoren, Farnazes II.aren alaba eta Asandroren alarguna zen Dinamisekin, tronu hau okupatuko zuen K. a. 14 eta K. a. 8 bitartean.

Bere erresumak, Ponto eta Kolkida osorik eta Bosforoko Erresuma Tanais ibairaino (Don) hartzen zuen. Tanais hiria, bere independentzia berreskuratzeko matxinatu zena, suntsitua izan zen.

K. a. 13 inguruan Pitodoris Pontokoarekin ezkondu zen, Marko Antonioren biloba zena, Pontoko Erresuma partzialki berreraiki zuena berarentzat, ondoren, Ponto Polemondar deitua izango zena eta bertako errege izango zena K. a. 38 eta K. a. 8 bitartean. K. a. 26rarte itxaron beharko zuen Augustogandik lurralde hauen gaineko bere autoritatearen berrestea jasotzeko.

Aspurgiarren aurkako espedizio bat abiarazi zuen, Fanagoriatik iparraldera zegoen tribu sarmaziar bat, eta garaitua, preso hartua eta exekutatua izan zen, data ezezagun batean, baina, edozein kasutan, K. a. 2 baino beranduago, urte honetan oraindik gobernatzen jarraitzen baitzuen.

Polemon hil ondoren, bere familia erresumatik kanporatua Tiberio Julio Aspurgosgatik, Asandro eta Dinamisen semea ezin izan zen Taurikan mantendu, baina bere emazte Pitodorisek Pontoko Erresuman gobernatzen jarraitu zuen 27-31 arte.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitodorisekin, tronuan bere oinordekoa izan zena, hiru seme-alaba izan zituen: Polemon II.a, bere amarekin elkargobernaria izan zena, Artaxias III.a Zenon, nagusiki Armenia Txikiko lurraldeak jaso zituena, eta Antonia Trifena, Traziako errege Kotis VIII.arekin ezkondu zena. Dinamisekin ez zuen seme-alabarik izan.


Aurrekoa
Farnazes II.a
Pontoko erregea
K. a. 60-K. a. 8
Ondorengoa
Polemon II.a