Polibio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Polibio.

Polibio (Megalopolis, c. K. a. 200- K. a. 118) garai helenistikoko historialari greziarra izan zen. Ezaguna da Antzinako Erromaren gailentzea aztertzen duen Historiak izeneko bildumagatik.

Erromako aginpidearen aldeko zen, eta hara jo zuen K.a. 168. urtean. Arteen eta letren babesle handia zen Eszipion Emilianoren adiskide egin zen, eta harekin joan zen Afrikara. Kartago hiriaren suntsipenaren lekuko izan zen (K.a. 146).

40 liburukik osatutako Historia obra handia idatzi zuen, baina lau baizik ez dira gaur egunera iritsi. K.a. 220-168. urteetako gorabeherak jasotzen zituen bilduma horrek.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polibio Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]