Poliester

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Poliesterrezko zuntza, mikroskopio elektronikoaren bidez behatua.

Poliesterra erretxina sintetikoa da. Katean ester funtzioak dituzten polimeroen izen generikoa da. Azido dikarboxilikoen eta alkohol dihidroxilikoen arteko polikondentsazioz eratzen den sintesi bidezko edozein erretxina da.

Holako erretxinak, katalizatzaile baten laguntzaz, gogortu egiten dira giro-tenperaturan. Korrosioak, gai kimikoek, disolbatzaileek eta abarrek ez diote erasotzen.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apar plastikoak, zuntz artifizialak, mintzak, autoetarako piezak, hodiak, itsasontzien kroskoak, zinta magnetikoak, estalki babesleak, botilak, laminatuak eta abar egiteko eta osagai elektriko eta elektronikoak babesteko erabiltzen da, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poliester Aldatu lotura Wikidatan