Polifemo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odiseo Polifemoren koban, Jacob Jordaens, XVII. mendeko lehen erdian

Mitologia grekoan Polifemo (greko zaharrez: Πολύφημος Polyphêmos, ‘hitz askokoa’) ziklopeetan ospetsuena da, Poseidonen eta Toosa ninfaren semea. Erraldoi bizardun gisa irudikatzen da, kopetan begi bakarra eta belarri puntazorrotzak dituela.

Polifemo pertsonaia lan askotan ageri da. Hona hemen aipagarrienak:

Polifemo Homeroren Odisean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homeroren Odiseako bederatzigarren kantuaren arabera, Odiseo buru zuen ikuskapen-partida bat Ziklopeen uhartera iritsi zen, eta Odiseo koba batean sartu zen. Bertan sartu eta han zegoen janariarekin jan-edan ederrean hasi ziren. Ez zekiten koba hori Polifemoren etxea zenik, baina laster agertu zen Polifemo, eta kanpotarrak koban itxi zituen. Orduan, haietako batzuk jaten hasi zen, baina Odiseok ihes egiteko plan bat egin zuen.

Polifemo fida zedin, Odiseok ardo upel handi bat eman zion. Polifemok izena galdetu zionean, Odiseok ουτις outis erantzun zion, “Izenik gabea” edo “Inor ez” itzul daitekeen izena. Erraldoia mozkortuta, lo geratu zenean, Odiseok eta haren gizonek lantza forjatu bat hartu eta Polifemoren begi bakarrean sartu zuten. Azken hori garrasika hasi zitzaien gainerako ziklopeei, zaurituta zegoela eta erruduna “inor ez” zela. Ziklopeek Polifemo erotu zela pentsatu zuten. Jainkoren batek madarikatu zuelako ondorioa atera zuten, eta ez zuten esku hartu. Goizean, Odiseok bere gizonak eta bere burua Polifemoren ardien sabeletara lotu zituen. Ziklopeak ardiak bazkatzera eraman zituenean, ardien bizkarrak ukitu zituen, gizonak gainean ez zeudela ziurtatzeko, itsu zegoelarik ezin baitzuen ikusi. Baina ez zituen ardien sabelak ukitu, eta horrela egin zuten ihes gizonek.

Ardiak (eta gizonak) jada kanpoan zeudela, orduan sumatu zuen Polifemok gizonak ez zeudela koban. Itsasoan urruntzen ari zirela, Odiseok oihu egin zion Polifemori. “Ez zaitu inork zauritu, Odiseok baizik”. Zoritxarrez, ez zekien Polifemo Poseidonen seme zela, eta lehenagotik ere, Poseidonek Odiseo etsai zuen, Odiseok Troiako Poseidonen tenplua profanatu baitzuen eta hiria arpilatzea ere haren asmoa izan baitzen. Polifemok, orduan, Odiseoren gain madarikazio bat bota zuen, eta, horrekin batera, itsasontziaren gainean harkaitz handi bat erori zen. Horrez gainera, Poseidonek arazo ugari sortu zizkion bidaia guztian zehar.

Polifemo Euripidesen Ziklopean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizun hori askoz ere modu umoretsuagoan kontatuta dago Euripidesen obran kontserbatutako drama satiriko bakarrean, Ziklopea. Lan horretan ziklopea joera homosexualeko dela esaten da.

Polifemo Virgilioren Eneidan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneidaren III. liburuan, Eneas eta haren lagunak Epirotik Siziliara nabigatu ondoren, Odiseoren lagun Akemenidesekin egin zuten topo. Odiseo Ziklopeen uhartean baztertua zegoela jakitean, laguntza eman zioten, baina Polifemo ohartu egin zen, eta gainerako ziklopeak ohartarazi zituen. Izututa, Eneas, Akemenides eta gainerakoek haizeen laguntzarekin ihes egitea lortu zuten.

Horrez gainera, Teokritoren idilio baten protagonista da Polifemo: Galatea Nereidaz maitemintzen da, baina hark Azis artzaina hobesten du. Ovidiok ere gai bera erabili zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polifemo Aldatu lotura Wikidatan