Polikarpov I-15
Wikipedia(e)tik
| Mota | Militarra |
| Bidaiariak | 2 |
| Eraikitzailea | Polikarpov |
| Lehenengo hegaldia | 1933ko urria |
| Erabiltzaile nagusia | SESBeko Aire Armada |
| Unitate eraikiak | 3.313 |
Polikarpov I-15 (errusieraz: И-15) ehiza-hegazkin biplano sobietarra izan zen. Kaio itxurazko bere goiko hegalak zirela eta, Errusian txaika (Чайка, "magal-hegalekoa") ,[1] zuen ezizena. Polikarpov I-16 planobakarreko hegazkinekin batera, Espainiako Gerra Zibilean errepublikazaleek erabilienetariko hegazkina izan zen. Hauek Chato (sudurmotza) ezizena jarri zioten[2]. Matxinoek, berriz, "Curtiss" deitzen zuten (Curtiss F9C Sparrowhawken antzekoa zelako). Eusko Gudarosteak ere zenbait aparatu izan zituen.